Zer aitortzen da?

Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga Bereziari lotutako produktuen batasunaren lurralde eremuko fabrikazioa eta inportazioa.

Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga Bereziari lotutako produktuak izango dira honakoak:

  • %1,2 bol.etik gorako gradu alkoholiko bolumetriko bereganatua duten produktu guztiak, NC 2106.90.20 kodean eta NC 2207 eta 2208 kodeetan sailkatuak badira, produktu horiek 22.a ez den izendapen konbinatuaren kapitulu batean sailkatutako produktu baten parte badira ere.
  • %22 bol.etik gorako gradu alkoholiko bolumetriko bereganatua duten eta NC 2204, 2205 eta 2206 kodeetan sailkatuak dauden produktuak.
  • Disoluzioan produktu solidorik edo beste landare produkturik daukan alkohola.