720 Atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruzko aitorpen informatiboa

atzerrianNork aurkeztu behar du?

Oro har, aitorpen informatibo hau aurkeztera behartuta daude ezarpen pertsonala Gipuzkoako Lurralde Historikoan duten zergapekoak –dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, dela Sozietateen gaineko Zerga bertan aitortu behar dutelako–, baldin eta atzerrian aitorpena egitera behartzen dituzten ondasunak eta eskubideak badituzte.  

Zer aitortzen da?

Atzerrian dauden ondasun eta eskubideei dagokienez, informatu beharrekoak lau taldetan banatzen dira, eta horrek, egiatan, lau informazio betebehar desberdin sorrarazten ditu:

a)  Finantza entitateetako kontuak

Atzerrian dauden diruzko kontuak, baldin eta behartua titular juridikoa, egiazko titularra, baimendua, ordezkaria edo onuraduna bada, edo erabiltzeko boterea badu.

b) Baloreak, eskubideak, aseguruak eta errentak

  • Atzerrian dauden edozein entitate juridikotako baloreak edo partaidetzako eskubideak, kapital propioen lagapeneko baloreak edo edozein tresna juridikoren kudeaketarako edo administraziorako ekarritako baloreak, baldin eta behartuak horien titular juridiko edo egiazko titular badira.
  • Atzerrian kokatuta dauden inbertsio kolektiboko erakundeen kapital sozialeko edo ondare funtseko akzioak edo partaidetzak, baldin eta behartuak titular juridiko edo egiazko titular badira.
  • Abenduaren 31n bizitza edo baliaezintasun asegurua duten behartuak, baldin eta entitate aseguratzailea atzerrian badago.
  • Diruzko kapitala, eduki ekonomikoko eskubideak edo ondasun higigarri zein higiezinak emateagatik sortu diren aldi baterako edo bizi arteko errentak, entitate hartzailea atzerrian kokatuta dagoenean.

c) Ondasun higiezinak edo haien gaineko eskubide errealak

Atzerrian dauden ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak, behartuak titular juridikoak edo titular errealak badira.

d) Ondasun higigarriak edo haien gaineko eskubideak, baldin eta atzerrian badaude, atzerrian matrikulatuta badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan badaude

Abenduaren 31n edo urteko uneren batean atzerrian dauden edo egon diren ondasun higigarriak edo haien gaineko egiazko eskubideak; atzerriko herrialdeetan matrikulaturik daudenak edo bertako erregistroetan daudenak, baldin eta behartuak haien titular juridiko edo titular erreal badira.

¿Noiz dago zergaduna behartua aitortzera?

Oro har, aitorpena aurkeztu beharra dago lehen hiru ondasun blokeetako ondasun eta eskubideak 50.000 eurotik gorakoak badira blokeak bakarka hartuta (finantza entitateetako kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta alde baterako edo bizitza osorako errentak; eta ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak).

Atzerrian dauden, atzerrian matrikulatuta dauden edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan dauden ondasun higigarri edo haien gaineko eskubideei dagokienez, aitorpena egin behar da:

  • Oro har: bakarkako balioa 50.000 eurotik gorakoa denean. 
  • salbuespena: dirua eta harribitxi edo metalak; kasu horretan, ondasun kategoria horien baterako balioak izan beharko du 50.000 eurotik gorakoa.

Mugak kalkulatzeko, ondasunen balio osoa kontuan hartu behar da, partaidetza mailari erreparatu gabe.

Lehendabiziko aitorpen ekitaldi honetan, ez da zertan informatu behartutakoek 2013ko abenduaren 31n atzerrian jadanik beren titulartasunpean ez dituzten ondasunez.

Aitorpen hau ez dute zertan aurkeztu, besteak beste, ondasunak eta eskubideak beren kontabilitatean modu indibidualizatu batean eta behar bezala identifikatuta jasota dituzten entitateek.

Enpresari edo profesional pertsona fisikoek ere ez dute zertan informatu jarduerari lotutako kontuez eta ondasun higiezinez, baldin eta kontabilitatea Merkataritza Kodearen arabera eramaten badute eta dena delako ondasun edo eskubidea modu indibidualizatu batean eta behar bezala jasota badago. Informatzea derrigorrezkoa da beti balore, aseguru edo errenten kasuan.

Urtero aitortu behar da?

Hurrengo urteetan aitorpena aurkeztu beharko da baldin eta ondasun blokeen saldo bateratuetako bat (finantza entitateetako kontuak; baloreak, eskubideak, aseguruak eta alde baterako edo bizitza osorako errentak; eta ondasun higiezinak edo haien gaineko egiazko eskubideak) 20.000 euro edo gehiago igotzen bada azken aitorpenekoarekiko.

Atzerrian dauden ondasun higigarriei eta haien gaineko eskubideei dagokienez, hurrengo urteetako aitorpena egin beharko da:

  • Oro har: baldin eta aitortu ez diren beste ondasun edo eskubide batzuk atzerrian badaude edo atzerriko herrialdeetako erregistroetan matrikulatu edo inskribatu badira urte bakoitzeko abenduaren 31n edo urte horretako uneren batean, urtez urte.
  • Salbuespena: Dirua eta metalak edo harribitxiak, horien kasuan aitorpena aurkeztu beharko baita, azken aitorpenean adierazitakoarekiko 20.000 eurotik gora igotzen badira ondasunak elementu berriak sartu direlako.

Dena dela, hurrengo urteetan jada aitortu diren ondasunen gaineko aitorpena aurkeztu beharko da, baita aitortu beharra eragin zuten eta jada eragiten ez duten ondasunen aitorpena ere.

Aurkezteko modalitateak

Aurkezteko epea

Informazioa ze urteri dagokion, eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik martxoaren 31 bitartean aurkeztuko da.

Laguntza programa

Zergabidea (HTML)

Galdera ohikoenak

Araudia

47/2013 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena

1094/2013 Foru Agindua, 2013ko abenduaren 19koa, atzerrian kokatuta dauden ondasun eta eskubideei buruz informatzeko erabili beharreko 720 aitorpen eredua

Lotutako zergak (ereduak)

109 Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

714 Aberastasunaren eta Fortuna Handien gaineko Zerga

200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak).