Zerga aitorpen puntualak aurkezteko entitate profesional laguntzaileak

Erakunde profesional laguntzaileen bitartez aurkez eta ordain daitezke noizbehinkako zerga-eredu jakin batzuk, hirugarren pertsonen izenean.

Horretarako Ogasun eta Finantza Departamentuak gizarte-lankidetza hitzarmenak sinatu ditu hainbat elkargo profesionalekin eta elkarterekin.

Horrela, hitzarmenetara atxikitako elkargokideek edo elkartekideek telematikoki aurkez ditzakete zerga-ereduak hirugarrenen izenean, baldin eta beraien baimena badute. Informazio gehiago

Gaur egun, bide honen bitartez honako zerga-eredu hauek aurkez daitezke:

Zerrenda hau eguneratu egingo da zerga-eredu berriak sartu ahala. Era berean, informazioa Egoitza Elektronikoan ere argitaratuko da.

Unean uneko zerga-eredu horiek hirugarren pertsonen izenean aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da elkargokideak edo elkartekideak beren elkargo profesionalak edo elkarteak sinatutako lankidetza hitzarmenari atxikitzea eta, gainera, alta emanda egotea zerga kudeaketako eta aholkularitzako profesional gisa. 

Dokumentazioa:

Gaur egun, Departamentuak lankidetza-hitzarmenak ditu sinatuta zerga-eredu horiek aurkezteko honako elkargo profesional eta elkarte hauekin: