Lan mutualitateak

Preskribatu gabeko ekitaldietako errenta aitorpenak zuzentzeko eskaera

Lan mutualitateei buruzko Auzitegi Gorenaren 2023ko otsailaren 28ko 255/2023 epaia aplikatuz, preskribatu gabeko ekitaldietan aurkeztutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenak zuzentzeko bete behar diren baldintzak:

  1. Gipuzkoako PFEZaren zergaduna izatea
  2. 2019, 2020, 2021 eta/edo 2022. urteetako baten errenta aitorpena aurkeztu izana (preskribatu gabeko ekitaldiak)
  3. Erretiro pentsioa jasotzea
  4. 1979/01/01 baino lehen lan egin izana
  5. Lan egin zen enpresak lan mutualitate batean kotizatu behar izan zuen (betekizun hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin ziurtatuko da)

 

Informazio garrantzitsua:

  • PFEZaren aitorpenak aldatu ahal izateko, zuzenketa eskaera aurkeztu behar da nahitaez.
  • 2019ko ekitaldiko autolikidazioa berrikusteko eskaera 2024ko uztailaren 29ra arte eska daiteke.
  • Eskaera bakoitza banan-banan aztertuko da.
  • Ez da beharrezkoa lan bizitzari eta ekarpenak egin ziren mutualitateari buruzko justifikazio dokumentaziorik aurkeztea (informazio hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin baliozkotuko da).
  • 2023ko Errenta kanpainarako informazioa

 

Informazio gehiago: