Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergaren aitorpena (569 eredua) aurkeztu ondoren zergadunak bertan akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: aitortu behar zuena baino oinarri ezargarri txikiagoa sartzeagatik.
  • Zergadunaren kalterako: aitortu behar zuena baino oinarri ezargarri handiagoa sartzeagatik.
  • Informazio izaerakoak: hartzaileen zerrendan edota horniketa salbuetsien zerrendan datu okerren bat sartzeagatik.

Prozedura

1. Idatzi bat aurkeztuz

Hiruetan, zergadunak honako prozedurari jarraituko dio:

  • Idatzi bat aurkeztuko du Gipuzkoako Foru Ogasunean, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuan (Errotaburu Pasealekua, 2. 20018 Donostia), identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala (569 eredua, Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergari buruzkoa) ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru-sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzuak aitorpena berrikusi eta normalean, behin-behineko likidazioa egingo du; likidazio hori zergadunari bere helbidera bidaliko dio ordaintzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.

2. Internetez Gipuzkoataria bitartez aurkeztuz

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • Sei hilabete arte: %5eko errekargua
  • 7. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua + berandutza interesak
  • Urtebetetik gora: %10eko errekargua + berandutza interesak

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.