Hidrokarburoen txikizkako salmentak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zerga gasolina, gasolio, fuel olio, keroseno eta bestelako hidrokarburoen kontsumoari ezartzen zaion zeharkako tributua da. Produktu horien txikizkako merkatariek egindako salmentak zergapetzen ditu.

Zerga politikaren tresna baten moduan eratutako zerga da; eta, sortzen dituen sarrerak, osasun alorreko gastuak eta ingurumenaren arloko jarduketak, denak ere aldundiaren eskumenekoak, finantzatzeko erabiliko dira.

Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten gaineko Zergari lotutako txikizkako produktuen saltokia Gipuzkoako lurralde historikoan dagoenean, Gipuzkoako Ogasunak Zerga hori exijituko du.

Subjektu pasiboek (txikizkako saltzaileek) produktuaren azken hartzaileei jasanarazi behar die sortutako kuoten zenbatekoa. Eta hauek kuoten zenbatekoa jasatera behartuta daude, azken kontsumitzailea txikizkako saltzailea bera ez bada behintzat.

Zerga honekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

569 Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko Zerga
Hidrokarburoen txikizkako saltzaileek eredu hau erabili behar dute Zergaren aitorpen-likidazioa egiteko. Eta, aitorpenarekin batera, egindako horniketa salbuetsien zerrenda aurkeztu behar dute, establezimenduen araberako banaketa adieraziz.

SDH Zenbait Hidrokarburoren Txikizkako Salmenten Gaineko Zergaren Itzulketa Eskaera
Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga Gipuzkoan jasan dutenei (zergapetutako produktuen amaierako kontsumitzaile direnei) baino, ez dagokie eredu normalizatu hau erabiltzea okerreko diru-sarren itzulketa eskatzeko.