Mikroenpresa, Enpresa txiki eta ertainaren kontzeptua

2021 ekitaldirako

Sozietateen gaineko 2/2014ko Foru arauaren arabera:

  1. Mikroenpresatzat hartuko dira ondoko baldintzak betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 2 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
    • Batez besteko plantilla 10 langiletik beherakoa izatea.
    • Aurreko betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haien gaineko %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka), salbu eta beste enpresa hori arrisku--kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie arrisku kapitaleko funts edo sozietateetako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
  1. Enpresa txikitzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
    • Batez besteko plantilla 50 langiletik beherakoa izatea.

  1. Enpresa ertaintzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Aktiboa ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez izatea 50 miloi eurotik gorakoa.
    • Batez besteko plantilla 250 langiletik beherakoa izatea.

Aurreko 1etik 3ra arteko zenbakietan azaldutako betekizunak zergaren sortzapenaren aurreko zergaldian bete behar dira.

Urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergarenak, 13. artikuluko 5. apartatuan jasotako kasuetan mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertaintzat hartzeko, ez da urtebetera eramango eragiketa bolumenari dagokion magnitudea, urte naturalaz azpiko zergaldia 2021. urtean
hasten denean edo sorrera berriko entitateak eta entitate inaktiboak 2021ean ustiapen ekonomiko bat eramaten hasten direnean.

2014ko ekitalditik aurrera

Sozietateen gaineko 2/2014ko Foru arauaren arabera:

  1. Mikroenpresatzat hartuko dira ondoko baldintzak betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 2 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
    • Batez besteko plantilla 10 langiletik beherakoa izatea.
    • Aurreko betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haien gaineko %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka), salbu eta beste enpresa hori arrisku--kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie arrisku kapitaleko funts edo sozietateetako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
  1. Enpresa txikitzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Bere eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ekonomia Itunean definitzen den eran, edo bere aktiboa, 10 milioi eurokoa baino handiagoa ez izatea.
    • Batez besteko plantilla 50 langiletik beherakoa izatea.
    • Aurreko betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haien gaineko %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka), salbu eta beste enpresa hori arrisku--kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie arrisku kapitaleko funts edo sozietateetako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.
  1. Enpresa ertaintzat hartuko dira baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Ustiapen ekonomiko bat egitea.
    • Aktiboa ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa edo, bestela, eragiketa bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu bezala, ez izatea 50 miloi eurotik gorakoa.
    • Batez besteko plantilla 250 langiletik beherakoa izatea.
    • Aurreko betekizunetako bat betetzen ez duen enpresa batek haien gaineko %25etik gorako partaidetzarik ez edukitzea (ez zuzenean, ez zeharka), salbu eta beste enpresa hori arrisku--kapitaleko funts edo sozietateak direnean eta haiei aplikagarri bazaie arrisku kapitaleko funts edo sozietateetako araubide berezia, eta partaidetza sozietatearen xedea betetzearen ondorio denean.

Aurreko 1etik 3ra arteko zenbakietan azaldutako betekizunak zergaren sortzapenaren aurreko zergaldian bete behar dira.

Zergaldi hori urte naturala baino laburragoa izan bada, urtekoratu egingo da eragiketa bolumenari dagokion magnitudea. Gauza bera egingo da entitate sortu berria denean.

2009ko ekitalditik aurrera

Enpresa txiki eta ertainaren kontzeptua.

  1. Honako beharkizun hauek bete­tzen dituena enpresa txikitzat hartuko da:
    • a)Ustiapen ekonomikoa burutzea.
    • b)Bere eragiketa bolumena 10 milioi euro baino handiagoa ez izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehaztutakoari jarraiki.
    • c)Plantillan 50 langile baino gehiago ez izatea.
    • d)Goiko beharkizunetako bat betetzen ez duten enpresek 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza, zuzenean edo zeharka, ez izatea enpresa horretan, non eta ez diren Foru Arau honetako 59. artikuluan aipatzen diren entitateak, partaidetza enpresa haien helburu soziala betetzearen ondorioa denean.
  1. Honako beharkizun hauek bete­tzen dituena enpresa ertaintzat hartuko da:
    • Ustiapen ekonomikoa burutzea.
    • Bere eragiketa bolumena 50 milioi euro baino handiagoa ez izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehaztutakoari jarraiki, edota bere aktiboa guztira 43 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
    • Plantillan 250 langile baino gehiago ez izatea.
    • Goiko beharkizunetako bat bete­tzen ez duten enpresek 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza, zuzenean edo zeharka, ez izatea enpresa horretan, non eta ez diren Foru Arau honetako 59. artikuluan aipatzen diren entitateak, partaidetza enpresa haien helburu soziala betetze­aren ondorioa denean».

2008ko ekitaldia arte

  1. Enpresa txikitzat hartuko da, enpresa txiki eta ertainen erregimen berezia aplikatu nahi den urtearen aurreko ekitaldian honako baldintzak bete dituena:
    • Ustiapen ekonomikoa burutzea.
    • Eragiketen bolumena 6 milioi eurotik gorakoa ez izatea edota ibilgetu garbia gehienez ere 2.400.000 euro izatea.
    • Plantilla 50 langiletik gorakoa ez izatea kasuan kasuko zergaldiko egun bat berean ere.
    • Aurreko baldintza horietakoren bat betetzen ez duten enpresen partaidetza, zuzenean edo zeharka, %25etik gorakoa ez izatea, baldin eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak ez badira edo enpresen sustapenerako sozietateak ez badira behintzat eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio ez bada.
  1. Enpresa ertaintzat hartuko da, enpresa txiki eta ertainen erregimen berezia aplikatu nahi den urtearen aurreko ekitaldian honako baldintzak bete dituena:
    • Ustiapen ekonomikoa burutzea.
    • Eragiketen bolumena 24 milioi eurotik gorakoa ez izatea edota ibilgetu garbia gehienez ere 12 milioi euro izatea.
    • Plantilla 250 langiletik gorakoa ez izatea kasuan kasuko zergaldiko egun bat berean ere.
    • Aurreko baldintza horietakoren bat betetzen ez duten enpresen partaidetza, zuzenean edo zeharka, %25etik gorakoa ez izatea, baldin eta enpresa horiek kapital-arriskuko fondo edo sozietateak ez badira edo enpresen sustapenerako sozietateak ez badira behintzat eta partaidetza hori sozietate horien xede soziala betetzearen ondorio ez bada.
    • Aurreko zergaldia urtebetekoa baino laburragoa denean, eragiketa bolumenari dagokion magnitudea bakarrik parekatuko da urtearekin. Entitatea sortu berria denean ere berdin jardungo da.