Berregituraketa-planaren proposamena

Berregituraketa-planaren kontzeptua

Konkurtso Legearen testu bateginak, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsiak, konkurtso aurreko Zuzenbidea arautzen duen bigarren liburuan, enpresa- edo lanbide-jarduera bat egiten duten eta horretarako ezarritako gainerako baldintzak betetzen dituzten pertsona natural edo juridikoei beren hartzekodunei berregituraketa-plan bat proposatzeko aukera jasotzen du.
Testu bateginaren 614. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, berregituraketa-plantzat hartuko dira helburu dutenak zordunaren aktiboaren eta pasiboaren edo bere funts propioen osaera, baldintzak edo egitura aldatzea,  aktiboen, ekoizpen-unitateen edo funtzionamenduan dagoen enpresa osoaren eskualdatzeak barne, baita beharrezko edozein aldaketa operatibo ere, edo elementu horien beste konbinazioaren bat.

Berregituraketa-planen proposamenak komunikatzeko betebeharra

Konkurtso Legearen testu bateginaren 627. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, berregituraketa-planen proposamenen berri eman behar zaie proposamen horien eraginpean egon daitezkeen kredituen hartzekodunei. Hartzekodun publikoak badira, beren egoitza elektronikoan egin behar dute jakinarazpena, horretarako prestatutako inprimakiaren bidez.

Berregituraketa-proposamenak komunikatzeko bidea

Konkurtso Legearen testu bateginean aurreikusitakoaren babesean egindako berregituratze-plan baten proposamenean Gipuzkoako Foru Aldundia titularra den kredituren bati eragiten bazaio, dagokion komunikazioa egin beharko da bere egoitza elektronikoan, inprimaki hau erabiliz.

Aplikatu beharreko araudia:

Bigarren liburua (583-684 artikuluak), Konkurtso Legearen testu bateginarena, maiatzaren 5eko 1/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua.