Modalitateak

Hiru dira zorrak geroratu edo zatikatzeko modalitateak, zorra zenbatekoa den, bermerik duen edo ez, eta epeak zenbat diren:

  • Bermerik gabeko zatikapena
  • Gerorapena edo zatikapena, bermea aurkeztuta

Bermerik gabeko zatikapena

Ordainketa zatikatu dezakezu bermerik zertan aurkeztu gabe, zure zor guztiak zenbatekoak diren eta eskaera zer baldintzatan egiten duzun. Ondoko taulan dauden aukerak ikus ditzakezu:

Zorraren zenbatekoa (*): Baldintzak

  • Gehienez 3.000 €: 12 hilabete gehienez
  • 3.000,01 € eta 12.000 € bitartean: 12 hilabete gehienez. Aurrez ordaindu gabe.
  • 3.000,01 € eta 12.000 € bitartean: 24 hilabete gehienez, zatikatu nahi den zorraren gutxienez %20 aurrez ordainduta.
  • 12.000,01 € eta 150.000 € bitartean: 24 hilabete gehienez, zatikatu nahi den zorraren gutxienez %20 aurrez ordainduta.
  • 150.000 € baino gehiago: 24 hilabete gehienez, 150.000 €-ko kopurua gainditzen duen zenbatekoa aurrez ordainduta. Aurrez gutxienez ordaintzekoa: 30.000 €.

(*) Zorraren zenbatekoa kalkulatzeko, bi gauza hartu behar dira kontuan: alde batetik, zenbateko zorra zatikatu nahi den, eta bestetik, aurretik zatikapenak onartu baina oraindik amaitu ez badira, zenbat falta den ordaintzeko.

Gerorapena edo zatikapena, bermea aurkeztuta

Eskatzaileak banku, aurrezki kutxa, kreditu kooperatiba edo elkarren bermerako sozietate baten bermea aurkeztu behar du abal solidario moduan.

Abala lortzerik ez dagoenean, berme hauetako bat eskaini daiteke, adierazten den hurrenkeran beti:

  1. Higiezinen hipoteka
  2. Higigarrien hipoteka
  3. Bahia, lekualdaketarekin edo lekualdaketarik gabe
  4. Fidantza pertsonal eta solidarioa
  5. Nahikotzat jotzen den beste edozein