Posta ziurtatu bidez bidaltzea

Fabrikatzaileak posta ziurtatuaren bidez bidaliko dizkio Ogasun eta Finantza Departamentuko Ikuskaritzako Zuzendariordetzari (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia) lan aitorpenaren 518 ereduaren ale hauek:

  • Ikuskaritzako Zuzendariordetzaren alea.
  • Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea.

Fabrikatzaileak berarentzat gordeko ditu dagokion alea –fabrikatzailearen alea– eta posta ziurtatuaren frogagiria.

Ikuskaritzako Zuzendariordetzak, Zeharkako Zergen Zerbitzuaren alea jasotzen duenetik gehienez ere hogeita lau orduko epean, Zeharkako Zergen Zerbitzuari entregatuko dio.

Ikuskaritzako Zuzendariordetza Nagusiko langileek lehen bisitaldia egingo dute, –nahi izanez gero, eragiketei ekin aurretik, baina aitorpenaren inguruan egin beharreko egiaztapenak baztertu gabe– . Ados badaude, fabrikatzailearen eta Zuzendariordetzaren aleak izapidetuko dituzte eta, gorabeheraren bat gertatuz gero, dagokion alearen fotokopia Zeharkako Zergen Zerbitzura bidaliko du.