Gipuzkoako enpresen salmentak, kanpo merkataritza, enplegua eta soldatak

Txosten honetan jasotako informazioa bakarrik Gipuzkoan sozietate helbidea duten eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren hileko aitorpena edo lan etekinen atxikipenen eta konturako sarreren hileko aitorpena aurkezten duten enpresei buruzkoa da.Entitate horiek behartuta daude aitorpen-likidazioa zerga sortu eta ondorengo hilaren lehendabiziko 25 egun naturalen barruan aurkeztera, salbu uztaileko aitorpena, azken hori abuztuaren 1etik irailaren 25era aurkeztu baitaiteke.

Aztergai diren sektore ekonomikoak jarduera ez-finantzarioak dira, hau da, kanpoan geratzen dira Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 81 eta 82 multzoetan sailkatutako enpresak (finantza erakundeak eta aseguru erakundeak, hurrenez hurren). Era berean, ez dira kontuan hartzen Herri Administraziotzat hartutako entitate guztiak.

Azken txostenak