- gipuzkoa
- Ogasuna
- Zergak
- Ereduak
- 220 Sozietate-taldeen ordainketa araubidea
- 220 eredua (2012)
220 Sozietate taldeen ordainketa araubidea

Hemen aurkezten diren datuak 2012. urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2013. urtean aurkeztu behar da.
Nork aurkeztu behar du?
Sozietate taldeen ordainketa araubidea dutenak, beraien Sozietateen gaineko zerga egiterakoan erabili behar duten eredua da.
Aurkezteko modalitateak
Bakarrik internet bidez aurkeztu daiteke.
- Internet modalitatea subjektu pasiboentzat
- Internet SOILIK ordezkari profesionalentzako. (Aholkularitzak eta Kudeatzaileentzat)
Aurkezteko epea
- Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.
- Zergaldia 2012ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2013ko uztailaren 1etik 2013ko uztailaren 26era arte luzatuko da.
Inprimakiak
PDF artxibo hau, inprimatuta. EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango.
Laguntza programak
Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete aitorpenak.
Aurkeztu beharreko aitorpena jasoko duen artxiboa sortzeko, laguntza programa hau erabili daiteke:
- Zergabidea (JNLP) Sozietateak-Ez-egoiliarren Errenta 2012 - 220 eredua (2012 ekitaldia ez dago erabilgarri)
- Beharkizunak: Interneteko konexioa, JAVA 1.6 edo makina birtual berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu JAVA deskargatu), Acrobat Reader 5 edo berriagoa (ez baduzu instalatuta, sakatu Acrobat Reader deskargatu).
Zergabidea instalatzeko gida (Windows) (PDF)
Sarean lan egiteko programa
Deskargatu eta exekutatu Gipuzkoako laguntza programen datu base partekatuaren zerbitzaria
Datu base partekatuaren zerbitzaria beharrezkoa da Gipuzkoako laguntza programarekin sarean lan egiteko. Datu base bakar bat hainbat ekipotan partekatu nahi bada, programa hau instalatu behar da datu basea gordeko duen ordenagailuan.
Zerbitzariaren egitekoa da urrutiko datu basea hainbat ekipotan instalatutako gainerako aplikazioetan kudeatzea. Programak urrutitik ibiltzeko, aplikazio hau une oro exekutatzen egon behar da. Ordenagailu bakoitzean, aplikazioaren menuaren bidez konfiguratu beharko da urrutiko sarbidea.
Araudia
2012/12/31an eguneratutako araudia
Informazio interesgarria
Laguntza programa, (2012ko ekitaldia ez dago erabilgarri) Gipuzkoako zerga araudiari lotutako talde fiskalek erabili beharko dute.