347ereduari buruzko galdera orokorrak

Nola adierazi behar da informazioa 2023. urteari dagokion 347 ereduan?

Hiruhilekotan banakatuta eman behar da informazioa, kasu hauetan izan ezik:

  • Informazioa eskudirutan jasotako kopuruei dagokienean; kasu horretan urte osoari buruzkoa emango baita.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketen hartzaileek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
  • Jabetza horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legea aplikagarria zaien entitateek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.

Zein da 2023ko 347 ereduan fakturak egozteko irizpidea?

Eragiketak haien faktura edo ordezko agiria erregistratu behar den epealdian egindakotzat hartzen dira.

  • Egindako fakturek erregistratuta egon behar dute eragiketei dagokien zerga likidatu eta ordaindu baino lehen.
  • Jasotzen diren fakturek jasotzen diren hurrenkeran egon behar dute erregistratuta, haien kenkaria egin behar den likidazio aldiaren barruan.

Zer gertatzen da bezero bati urtean fakturatu zaion zenbatekoa (BEZik gabe) 3.005,06 euro baino txikiagoa denean, eta zerga aplikatuta, berriz, kopuru hori gainditzen denean? Aitortu behar al da bezero hori 347 ereduan?

BEZari lotutako eta salbuetsi gabeko eragiketa denez, kontraprestazioaren zenbateko osoa hartu behar da kontuan, zerga barne. Kontraprestazio osoa, BEZa kontuan hartuta, 3.005,06 €-tik gorakoa bada, eragiketa 347 ereduan aitortu beharrekoa da kontraprestazioari BEZa erantsiz.

Nola adierazi behar da informazioa 2023. urteari dagokion 347 ereduan?

Hiruhilekotan banakatuta eman behar da informazioa, kasu hauetan izan ezik:

Informazioa eskudirutan jasotako kopuruei dagokienean; kasu horretan urte osoari buruzkoa emango baita.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Kutxa irizpidearen araubide berezia aplikagarria zaien eragiketen hartzaileek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.
Jabetza horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legea aplikagarria zaien entitateek 347 ereduan eman behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.

Zein da 2023ko 347 ereduan fakturak egozteko irizpidea?

Eragiketak haien faktura edo ordezko agiria erregistratu behar den epealdian egindakotzat hartzen dira.

Egindako fakturek erregistratuta egon behar dute eragiketei dagokien zerga likidatu eta ordaindu baino lehen.
Jasotzen diren fakturek jasotzen diren hurrenkeran egon behar dute erregistratuta, haien kenkaria egin behar den likidazio aldiaren barruan.

Behartuta al daude irabazi asmorik gabeko elkarteak 347 eredua aurkeztera izaera sozialeko entitateak direnean?

Bai, jarduera enpresarial edo profesionaletik kanpo 3.005,06 eurotik gorako ondasun edo zerbitzuen eskurapen orokorrak jasoko dituzte, izaera horretako jarduerarik egiten ez badute ere. Ez dituzte aitortuko: kontsumo komunitariorako energia elektrikoa eta edozein motatako erregaiak hornitzeko eragiketak, ura hornitzeko eragiketak eta aseguruetatik eratorritako eragiketak.

Aldiz, izaera sozialeko entitateek egiten dituzten eragiketak ez dira adierazi behar hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean, baldin eta BEZetik salbuetsita dauden ondasun salmentak eta zerbitzu prestazioak badira.

347 ereduan aitortu behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.

Jabetza horizontaleko araubidean dauden jabeen komunitateak 347 eredua aurkezteko betebeharrik ba al dute?

Bai jarduera enpresarialik edo profesionalik egiten baldin badute eta 3.005,06 eurotik gorako eragiketak baldin badituzte.

Gainera, jarduera enpresarial edo profesionaletik kanpo 3.005,06 eurotik gorako ondasun edo zerbitzuen eskurapen orokorrak jasoko dituzte, izaera horretako jarduerarik egiten ez badute ere. Ez dituzte aitortuko: kontsumo komunitariorako energia elektrikoa eta edozein motatako erregaiak hornitzeko eragiketak, ura hornitzeko eragiketak eta aseguruetatik eratorritako eragiketak.

347 ereduan aitortu behar duten informazioa urte osokoa izango da, hiruhilekotan banakatu gabe.

Sozietate anonimo bat sozietate mugatu bihurtuko da, jarduera aldatu gabe.  347 ereduan 3.005,06 €-ko zenbatekoa zehazterakoan, ulertzen al da bai ondasun salmentetan eta bai erosketetan subjektu pasiboa aurreko bera dela?

Bai. Zergapekoa aurreko bera dela jotzen da, forma juridikoak aldatzeak ez baitakar entitatea iraungitzea, eta nortasun juridikoari eusten zaio gainera.

Sozietateen bat-egite prozesuetan, 347 eredurik aurkeztu behar al du iraungitzen den sozietateak?

Bat-egite prozesu baten ondorioz iraungitzen den sozietateak dagozkion obligazio material eta formal guztiak bete behar ditu iraungitzeko unea iritsi arte. Obligazio horien artean hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztea dago, betiere 347 ereduan jaso behar diren eragiketak egin baldin baditu.

Enpresari edo profesionalen irabaziak atxikipenari lotua badaude, 347 ereduan aitortu behar al dira?

Oro har, zerga Administrazioari aldian aldiko informazioa eman beharra dakarten eragiketak ez dira sartu behar hirugarren pertsonekin egindako eragiketen aitorpen informatiboan, badin eta informazio hori 347 ereduaz besteko aitorpen eredu berezien bitartez ematen bada eta eredu horiek eta 347 eredua, edukiz, bat badatoz.

Hortaz, irabazi horiek atxikipenari lotuta daudenean eta horren guztiaren zenbatekoa 3.005,06 eurokoa baino handiagoa denean, 347 eredua aurkezteko obligazioa enpresari edo profesionalari baino ez dagokio. Bestalde, eragiketa atxikipenari lotuta badago, ordaintzaileak 190 eredua aurkeztu behar du.

Alokairuan duen higiezin baten jabea behartuta dago 347 ereduan errentamenduari buruzko informazioa ematera?

Ez du informaziorik eman beharko errentamenduari dagokion informazioa 180 ereduan aitortu baldin bada, hau da, atxikipena duten hiri-higiezinen errentamendu-eragiketengatik.

Hala ere, errentamenduarekin lotutako gainerako eragiketen berri eman beharko dute, hala nola konponketen eta abarren berri, baldin eta pertsona edo erakunde berarekin ekitaldian 3.005,06 euroko zenbatekoa lortu badute.

Zer zenbateko aitortu behar da 347 ereduan, ibilgailu bat erosteagatik, ibilgailu hori %50ean bakarrik dagoenean jarduerari atxikia?

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean, besteak beste, beste pertsona edo entitate batzuei egindako erosketak aitortu behar dira haien zenbatekoa 3.005,06 €-tik gorakoa bada, jardueraz kanpo egin direnean izan ezik.

Hortaz, 347 ereduan ibilgailua erosteagatik ordaindutako zenbateko osoa adierazi behar da, jarduerarekiko atxikipena partziala izan edo ez, zuzeneko edo zeharkako zergetan oinarriak edo kuotak osorik kengarriak ez badira ere.

Enpresari batek ibilgailu bat erosi dio Europar Batasuneko beste estatu kide bateko egoiliar partikulari bati, 3.005,06 € baino gehiago ordainduta. 347 ereduan sartu behar al du eragiketa hori?

Enpresariak 347 ereduan jaso behar ditu ibilgailuen erosketak, horien zenbatekoak goiko kopuru hori gainditzen duenean, non eta, garraiobide berriak izateagatik ez diren Batasunaren barruko erosketa lotuak. Izan ere, horrelako eragiketak 349 ereduan aitortu behar dira, ez 347 ereduan.

Zer zenbateko aitortu behar da 347 ereduan, BEZan subjektu pasiboaren inbertsioa dagoenean?

Enpresariak edo profesionalak subjektu pasibo bihurtzen badira, BEZaren araudiak 84.Bat.2 artikuluan jasotakoaren arabera, 347 ereduan aitortu behar diren eragiketen (erosketen) kontraprestazioa adierazi behar dute eredu horretan, BEZa kanpoan utzita. Gainera, eragiketa hauek bestengandik BEREIZITA aitortuko dira.

Hornitzaileei irizpide bera aplikatzen zaie 347 ereduan (kontraprestazioaren zenbatekoa adieraztea, BEZa sartu gabe), BEZaren araudiko 84.Bat.2 artikuluaren arabera subjektu pasibo diren enpresari edo profesionalei egindako salmentei dagokienez.

Aipatutakoa horrela izango da eragiketak 349an aitortzen ez badira. Hau da, Batasun barruko eragiketak badira, eta beraz 349 ereduan aitortuak, ez dira 347 ereduan adieraziko.

Aseguru entitateek bestelako eragiketetatik bereizita adierazi behar dituzte aseguruetakoak, hau da, alde batetik, jasotako primak edo kontraprestazioak idatzi behar dituzte, eta, bestetik, ordaindutako kalte-ordainak edo prestazioak.

Eragiketa horiek bereizi egin behar badira, beti sartu beharko dira pertsona edo entitate bakoitzarekin egindako eragiketen zenbateko osoan, aitortzeko obligazioa dakarten eragiketak konputatzeko.

Eragiketak bereizita adierazteak esan nahi du aseguru eragiketak, egin badira, aparte aitortu behar direla aseguru eragiketen laukia markatuta, eta aldi berean, bestelako eragiketarik izan bada, horiek beste lauki batean adieraziko direla.

Zer kontzeptu sartu behar dira 347 ereduan, finantza entitateei ordainketak egin zaizkienean maileguengatik eta leasing kuotengatik? Amortizazio kuotak, interesak, komisioak,…?

Leasing kuoten kasuan, 347 ereduan adierazi behar dira bai errentamenduari dagokion zatia eta bai zama finantzarioari dagokiona.
Aldiz, maileguengatik egindako ordainketen kasuan, interesak bakarrik aitortu behar dira 347 ereduan, horiexek eratzen baitute eragiketaren kontraprestazioa. Amortizatutako kapitala ez da jaso behar da.

BEZaren araubide berezietara bildutako subjektu pasiboen obligazioak.

  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezian dauden zergadunek 3.005,06 eurotik gora egindako salmenta eragiketak, faktura egitea dakartenak, aitortuko dituzte 347 ereduan.
  • Baliokidetasun errekarguaren araubide berezira bilduta dauden zergadunek 3.005,06 eurotik gora egindako salmenta eragiketak, faktura egitea dakartenak, aitortuko dituzte 347 ereduan.
  • BEZaren araubide erraztura bilduta dauden zergadunek (garraiolariak,…) faktura egitea dakarten salmentengatik eta kenkarirako eskubidea ematen dieten jasotako fakturengatik aurkeztu behar dute 347 eredua.
  • Aurreko puntuetan aipatutako guztiek 3.005,06 eurotik gorako jasotako diru-laguntzen, sorospen edo laguntzen informazioa aitortu behar dute 347 ereduan. ( Kobratu diren zergaldian aitortuko dira).