347 Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena
2025. urteari dagokion aitorpenaren epea 2026ko martxoaren 2an amaituko da.
15/2022 Foru Aginduaren bidez, 347 eredua eta haren aurkezpen moduak argitaratu dira. Ordenagailuz irakurtzeko euskarriaren bidez aurkezteko aukera kendu egin da.
Nork aurkeztu behar du?
Pertsona fisiko edo juridikoak (publikoak zein pribatuak), eta jarduera enpresarial edo profesionalak burutzen dituzten entitateak, baldin eta beste pertsona edo entitate bati egindako eragiketek, batera hartuta, 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.
Zer aitortzen da?
Bezeroekin eta hornitzaileekin egindako eragiketak aitortzen dira (bai ondasun emateak era zerbitzu prestazioak, bai ondasun edo zerbitzu eskurapenak) eragiketa horiek 3.005,06 euroko kopurua gainditzen badute (BEZ eta errekarguak barne), aitorpenaren xede den urte naturalean zehar.
Ondorio horietarako, ulertuko da eragiketak egin direla horiek frogatzen dituzten fakturaren edo ordezko agiriaren erregistroko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduak 69. artikuluan jasotako eran egin behar den zergaldian.
Eragiketa horiei buruzko informazioa hiruhilekoetan banakatuta eman behar da orokorrean.
Itzulketak edo deskontuak, hobariak eta urte natural horretan ondoriorik izan ez duten eragiketak kenduta aitortuko da guztizko zenbateko banakatua, epe horren barruan gertatu diren prezio aldaketak kontuan izanik. Era berean, kasu horiek eragiketa jaso behar denaz besteko hiruhileko batean gertatzen direnean, aldaketaren zirkunstantziak gertatu diren hiruhileko naturalari dagokion atalean jaso beharko dira.
Zenbatekoa, hala badagokio, BEZ eta errekarguak barne hartuta zehaztuko da.
Jarduera ekonomikoarekin lotutako ohiko eragiketa arruntak nahiz noizean behingoak aitortzen dira, baita higiezinekin egindako eragiketak ere. Eragiketa horiek beti sartu behar dira, Balio Erantsiaren gaineko Zergari lotuak izan ala ez; eta, lotuak badira, zerga ordaintzetik salbuetsita daudenak ere adierazi egin behar dira.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez: ZergaBidea plataforma bidez, bai zuzenean edo plataforma berberetik beste programa baten bitartez lortutako fitxategia bidaliz. Modalitate hau jarraitu behar dute, derrigorrez, hainbat kolektibok.
- Paperean: Aldez aurretik ZergaBidean betetako eta inprimatutako eredua edo Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratutako inprimakiaFinantza-entitate laguntzaileetan edo Herritarren arretarako bulegoetan entregatuz.
ZergaBidea plataforma bidez 347 eredua nola egin eta aurkeztu azaltzen duen bideoa.
Oharra: 100 eragiketa baino gehiago aurkezten direnean, aurkezpena internet bidez egitea derrigorrezkoa da.
Aurkezteko lekuak
Inprimaki modalitateetarako:
- Finantza entitate laguntzaileak
- Herritarren Arretarako bulegoak
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Internetez egiteko:
- Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.
Aurkezteko epea
Urtero. Urte bakoitzeko otsailean aurkeztuko da, betiere aurreko urte naturalean egindako eragiketengatik.
2025.urteari dagokion aitorpenaren aurkezpen epea 2026ko martxoaren 2an amaituko da.
Inprimakiak
PDF artxibo honek ez du aurkezteko balio. Aurkezpena paperean egiteko eredua ZergaBidean lortzen da, hura bete eta aurkezpen modalitate hori aukeratu ondoren. Era berean Gipuzkoako estanko baimenduetan eskuratu ahal izango da.
- 347 eredua (PDF) Indarrean dagoen eredua.
Araudia
15/2022 Foru Agindua, urtarrilaren 17koa, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena egiteko 347 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF)
581/2014 Foru Agindua, azaroaren 5ekoa, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren 347 eredua onartu eta haren aurkezpen moduak ezartzen dituena (PDF)
2013ko abenduaren 17ko 47/2013 Foru Dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena (PDF)
Informazio gehigarria
- Laguntza bideotutoriala