517 Marka fiskalen eskaera
Nork aurkeztu behar du?
Marka fiskalen eskatzaileek. Honakoak izan daitezke:
- Fabrikatzaileak
- Gordailu fiskalen titularrak.
- Operadoreak, erregistratuak edota erregistratu gabeak.
- Hartzaile baimenduak.
- Zerga ordezkariak.
- Inportatzaileak.
Zer aitortzen da?
Eskatzaileak alkoholari eta edari eratorriei buruz behar dituen zigilu fiskalen zerrenda.
Aurkezteko modalitateak
- Internet bidez: Inprimakia ZergaBideatik transmitituz 517 eredua (PDF)
Araudia
5/2020 Foru Agindua, urtarrilaren 22koa, alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren marka fiskalak eskatzeko 517 eredua eta hura aurkezteko modua onartzen dituena (PDF).
1.165/1995 Errege Dekretua, uztailaren 7koa, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duena (PDF gaztelaniaz).
225/2011 Foru Agindua, martxoaren 2koa, Zerga berezien zenbait eredu onartu eta zerga horien kudeaketan bete beharreko arau batzuk bateratu eta egunean jartzen dituen otsailaren 16ko 113/2009 Foru Agindua aldatzen duena (PDF).
4/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Zerga Bereziei buruzkoa (PDF).
Informazio interesgarria
Xingolak emateko, bermeei buruz ezarrita dagoena bete beharko da, hau da, Zerga Berezien Erregelamendua onartzen duen 1.165/1995 Errege Dekretuak 26.7 artikuluan xedatutakoa (PDF gaztelaniaz).