714 Ondarearen gaineko Zerga

Hemen aurkezten diren datuak 2021. urteko Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2022. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

Ondarearen gaineko Zerga zergadun hauei aplikatuko zaie:

a) Obligazio pertsonalarengatik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela-eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren zergadun diren pertsona fisikoei. Haien ondare garbi osoagatik exijituko zaie zerga, zergapetu beharreko ondare elementuak zein lurraldetan dauden kontuan hartu gabe.

b) Obligazio errealagatik, lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, lurralde espainiarrean kokatutako ondasun eta eskubideen titular direnean, baldin eta, ondasun eta eskubide horien baliorik handiena euskal lurraldean egonik, Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutakoen balioa beste lurralde historikoetako bakoitzean kokatutakoena baino handiagoa bada.

c) Lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoei, azken egoitza Gipuzkoan izan dutenean, baldin eta Gipuzkoan tributatzea hautatzen badute obligazio pertsonalaren arabera. Gipuzkoako egoiliar izateari uzten zaion lehenengo ekitaldian autolikidazioa aurkeztuz egin beharko da hautua.

d) Espainiako estatuak atzerrian dituen ordezkari eta funtzionarioei zein atzerriko organismo, erakunde edo estatuek Espainian dituztenei. Horiek betebehar pertsonalagatik zein errealagatik geratuko dira zerga honi lotuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauak zergadun horientzat xedatutakoari jarraituz.

Zergadunak behartuta daude zerga honen autolikidazioa aurkeztera autolikidazioaren emaitza ordaintzekoa denean edo, zirkunstantzia hori bete gabe ere, haien ondasun edo eskubideen balioa, zergaren arauen arabera zehaztua, 3.000.000 euro baino handiagoa denean.

Zer aitortzen da?

Ondarearen gaineko zerga zuzeneko tributu bat da, izaera pertsonalekoa, zergadunen ondare garbia zergapetzen duena. Zerga honen ondorioetarako, abenduaren 31n zergadunaren titulartasunpean dauden ondasun eta eskubide ekonomiko guztiek eratzen dute haren ondare garbia, ondasun eta eskubideen balioa murrizten duten zama eta kargekin gutxituta eta zergadunak aurre egin beharreko zorrak eta obligazio pertsonalak kenduta.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet (partikularrak eta ordezkari profesionalak)

Aurkezteko epea

Aitorpena aurkezteko epea 2022ko apirilaren 7an hasi eta urte horretako ekainaren 30ean amaituko da.

Laguntza programa

Behin betiko laguntza programa 2022/03/30etik aurrera izango da eskuratzeko moduan. Bien bitartean, 2021eko ondare programaren simulatzailea erabil dezakezu.

Hautatu laguntza programa:

Alderdi nagusiak

Gidaliburua

Gidaliburu honetan aitorpena egiteko garaian sortzen zaizun edozein zalantza kontsulta dezakezu: aitorpena nola kalkulatu, aitorpena aurkezteko obligazioa, ondasun, eskubide eta zorren balorazioa, eta abar.

Hizkera errazean idatzita dago, eta atal guztietan adibideak ditu.

•   2021eko Ondarearen gaineko zergaren gidaliburua (PDF)

Araudia

Informazio interesgarria

Lotutako ereduak