Salbuespenak

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) ordaintzera behartua egon arren, zergaduna zerga hori ordaintzetik salbuesteko kasuak aurreikusten ditu Foru Arauak. OHZren salbuespen hori osoa edo partziala izan daiteke.

Onartutako salbuespenek eskatzen diren urtearen hurrengo urtetik aurrera izango dute eragina. Adibidez, salbuespena 2009. urtean eskatu baduzu 2010an aplikatu ahal izango duzu.

Ondasunak kokatuta dauden Udalari dagokio eskakutako salbuespenak onartzea edo ukatzea.

Hobariak 12/1989 Foru Arauko 4. artikuluan (PDF) erregulatuta daude. Erakunde publiko ofizialei, eliza erakundeei, mankomunitateei eta antzekoei zuzendutako salbuespenak dira nagusiki.