Ondasun higiezinak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Ondasun higiezinen jabeek, jabe izate hutsagatik,“kontribuzioa”esaten zaion hori ordaindu behar diote, urtero, beren Udalari; edo beste era batera esanda,Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, alegia.

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, teknikoki, izaera erreala duen zuzeneko tributua da, eta Gipuzkoako lurralde historikoko edozein udalerritan kokatuta dauden ondasun higiezin landatar zein hiritarren balioa zergapetzen du.

Zerga honekin erlazionatutako ereduak honakoak dira:

800 Aldaketa katastralen aitorpena
Eredu honek U-6, R-6, U-7, R-7 eta U-4 ereduak bateratu egiten ditu.

SDB Ondasun higiezinen gaineko zerga bankuan helbideratzea
Ondasun Higiezinen gaineko zergaren subjektu pasiboak zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenean.

U-1 Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Salbuespen eta hobari eskaera
Zergaren salbuespenak edo hobariak eskatu nahi dituzten pertsonek erabili beharreko eredua.