2008ko zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2008. urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen 2,231
1984. urtean 2,027
1985. urtean 1,871
1986. urtean 1,761
1987. urtean 1,678
1988. urtean 1,603
1989. urtean 1,526
1990. urtean 1,466
1991. urtean 1,417
1992. urtean 1,375
1993. urtean 1,363
1994. urtean 1,336
1995. urtean 1,275
1996. urtean 1,239
1997. urtean 1,218
1998. urtean 1,199
1999. urtean 1,176
2000. urtean 1,158
2001. urtean 1,145
2002. urtean 1,131
2003. urtean 1,105
2004. urtean 1,092
2005. urtean 1,076
2006. urtean 1,055
2007. urtean 1,032
2008. urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

  • Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.
  • Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.

c) Eragiketa horretatik ateratzen den kopurua, arauz onartzen den besteren aldeko zorpetze koefizientearekin biderkatu behar da, baldin eta ondasun higiezinen izaera duten ibilgetu materialaren ondare elementuak eskualdatzen badira.