2009ko zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2009urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen 2,240
1984. urtean 2,126
1985. urtean 1,962
1986. urtean 1,848
1987. urtean 1,760
1988. urtean 1,681
1989. urtean 1,601
1990. urtean 1,538
1991. urtean 1,487
1992. urtean 1,442
1993. urtean 1,430
1994. urtean 1,402
1995. urtean 1,338
1996. urtean 1,293
1997. urtean 1,271
1998. urtean 1,325
1999. urtean 1,278
2000. urtean 1,189
2001. urtean 1,172
2002. urtean 1,152
2003. urtean 1,136
2004. urtean 1,122
2005. urtean 1,101
2006. urtean 1,083
2007. urtean 1,055
2008. urtean 1,022
2009 urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

  • Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.
  • Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.