2011ko Zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2011. urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen 2,364
1984. urtean 2,147
1985. urtean 1,982
1986. urtean 1,866
1987. urtean 1,778
1988. urtean 1,698
1989. urtean 1,617
1990. urtean 1,554
1991. urtean 1,502
1992. urtean 1,457
1993. urtean 1,444
1994. urtean 1,416
1995. urtean 1,351
1996. urtean 1,303
1997. urtean 1,281
1998. urtean 1,334
1999. urtean 1,285
2000. urtean 1,200
2001. urtean 1,182
2002. urtean 1,162
2003. urtean 1,145
2004. urtean 1,131
2005. urtean 1,113
2006. urtean 1,091
2007. urtean 1,067
2008. urtean 1,034
2009. urtean 1,012
2010. urtean 1,010
2011. urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

  • Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.
  • Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.

c) Eragiketa horretatik ateratzen den kopurua, arauz onartzen den besteren aldeko zorpetze koefizientearekin biderkatu behar da, baldin eta ondasun higiezinen izaera duten ibilgetu materialaren ondare elementuak eskualdatzen badira.