Zuzenketa monetarioa 2012

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2012. urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1984ko urtarrilaren 1a baino lehen 2,391
1984. urtean 2,172
1985. urtean 1,004
1986. urtean 1,887
1987. urtean 1,798
1989. urtean 1,717
1989. urtean 1,635
1990 urtean 1,571
1991. urtean 1,519
1992. urtean 1,473
1993. urtean 1,460
1994. urtean 1,432
1995. urtean 1,366
1996. urtean 1,318
1997. urtean 1,296
1998. urtean 1,349
1999. urtean 1,300
2000. urtean 1,213
2001. urtean 1,196
2002. urtean 1,175
2003. urtean 1,158
2004. urtean 1,144
2005. urtean 1,123
2006. urtean 1,103
2007. urtean 1,064
2008. urtean 1,038
2009. urtean 1,027
2010. urtean 1,026
20011. urtean 1,010
20012. urtean 1,000

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

  • Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.
  • Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.

c) Eragiketa horretatik ateratzen den kopurua, arauz onartzen den besteren aldeko zorpetze koefizientearekin biderkatu behar da, baldin eta ondasun higiezinen izaera duten ibilgetu materialaren ondare elementuak eskualdatzen badira.