2016ko Zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2016 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak 2,426
1984. urtean 2,204
1985. urtean 2,034
1986. urtean 1,915
1987. urtean 1,824
1988. urtean 1,743
1989. urtean 1,659
1990. urtean 1,594
1991. urtean 1,541
1992. urtean 1,495
1993. urtean 1,482
1994. urtean 1,453
1995. urtean 1,387
1996. urtean 1,337
1997. urtean 1,315
1998. urtean 1,369
1999. urtean 1,319
2000. urtean 1,231
2001. urtean 1,213
2002. urtean 1,193
2003. urtean 1,175
2004. urtean 1,161
2005. urtean 1,14
2006. urtean 1,119
2007. urtean 1,08
2008. urtean 1,054
2009. urtean 1,042
2010. urtean 1,04
2011. urtean 1,027
2012. urtean 1,019
2013. urtean 1,013
2014. urtean 1,013
2015. urtean 1,008
2016. urtean 1

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.