2017ko Zuzenketa monetarioa

Sozietateen gaineko Zergak badu gainbalioak zuzentzeko sistema erraz bat, ibilgetu material edo inmaterialeko ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentetan inflazio efektua ezabatzeko.

Gainbalio hauek oinarri ezargarrian sartzeko, eskualdatutako elementua eskuratu zenetik izan den depreziazio monetarioaren zenbatekoa kenduko da errenta positibo horien mugaraino, edo erosi zen egunetik aurrera izandakoa, betiere arau hauen arabera kalkulaturik:

a) 2017 urtean hasitako zergaldietan, eskualdatutako ondarezko elementuen erosketa prezioa edo produkzio kostua eta amortizazio metatuak honako koefiziente hauekin biderkatuko dira:

1983 eta aurrekoak 2,446
1984. urtean 2,222
1985. urtean 2,051
1986. urtean 1,931
1987. urtean 1,839
1988. urtean 1,757
1989. urtean 1,673
1990. urtean 1,608
1991. urtean 1,554
1992. urtean 1,507
1993. urtean 1,494
1994. urtean 1,465
1995. urtean 1,398
1996. urtean 1,348
1997. urtean 1,326
1998. urtean 1,38
1999. urtean 1,33
2000. urtean 1,241
2001. urtean 1,223
2002. urtean 1,203
2003. urtean 1,185
2004. urtean 1,171
2005. urtean 1,149
2006. urtean 1,128
2007. urtean 1,089
2008. urtean 1,062
2009. urtean 1,051
2010. urtean 1,049
2011. urtean 1,036
2012. urtean 1,027
2013. urtean 1,021
2014. urtean 1,021
2015. urtean 1,015
2016. urtean 1,008
2017. urtean 1

Koefizienteak honela aplikatuko dira:

Eskurapen prezioaren edo produkzio-kostuaren gainean, ondare elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den kontuan hartuta. Hobekuntzei aplikatu behar zaien koefizientea horiek egin diren urteari dagokiona izango da.

Kontabilizatutako amortizazioen gainean, egin diren urtea kontuan hartuta.

b) Aurreko letran ezarritakoa aplikatuz ateratako zenbatekoen arteko diferentziari eskualdatutako ondarezko elementuaren kontabilitate balio garbia gutxituko zaio.