Telekomunikazio operadoreen udal zerga

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Telekomunikazioetako operadoreen udal zerga, operadore horiek sortutako udal zergak (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izan ezik) likidatzeko sistema bat da.

Berariazko zerga sistema hau, hasiera batean, Espainiako Telefonia Konpainia Nazionalarentzako (gaur Telefónica de España, S.A.) onartu zen

Telekomunikazioen liberalizazioak operadore berriak sortarazi ditu eta horrek, zerga hau Espainiako Telefonia Konpainia Nazionalari ezezik, telekomunikazioetako operadore guztiei aplikatu beharra ekarri du, bai orain daudenei baita etorkizunean telekomunikazioen merkatura heltzen direnei ere.

Zerga sistema berezi hau urtez urteko konpentsazioan oinarritzen da, non operadoreek udalerri bakoitzean lortutako fakturaziotik eratorritako sarrera gordinen %2 ordaintzen duten, %1,9 udal bakoitzari eta gainerako %0,1 Gipuzkoako Foru Aldundiari. 

Telekomunikazioetako operadoreek behin betiko aitorpen-likidazioen konturako hiruhileko aitorpen-likidazioak aurkeztu behar dituzte, eta horietan, zorraren egoera erregularizatzeaz gain fakturazioaren xehetasunak eman behar dituzte udalerri bakoitzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetza adieraziz.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

810 Telekomunikazioetako operadoreen hiruhileko aitorpen-likidazioa.
Telekomunikazioetako operadoreek udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioaren konturako hiruhileko aitorpen-likidazioak egiteko erabiliko duten eredua.

890 Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioa
Telekomunikazioetako operadoreek behin betiko aitorpena egiteko erabili behar duten eredua, urte osoan zehar sortutako fakturazioaren sarrera gordinen kopuru osoaren berri izatean.