890 Telekomunikazioetako operadoreen udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioa

Nork aurkeztu behar du?

Telekomunikazioetako sare publikoak instalatzeko banakako lizentzien titular diren eta telekomunikazioetako operadoreen udal zergen erregimen bereziari lotuta dauden telekomunikazioetako operadoreek.

Zer aitortzen da?

Telekomunikazioetako operadoreek, udal mailako tributu eta prezio publiko guztien ordez (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga izan ezik) ordaindu beharko duten konpentsazioaren bidezko konturako aitorpen-likidazioa.

Aurkezteko modalitateak

  • Paperean: 890 inprimakia bete eta aurkeztuz.
  • Internet bidez: Inprimakia Gipuzkoatariatik transmitituz

Aurkezteko lekuak

  • Aitorpen positiboak (zergadunak Ogasunari ordaindu behar dionean): Finantza entitate laguntzaileak
  • Emaitza 0 dutenak edo konpentsatzekoak (emaitza negatiboa edo zergadunaren aldekoa dutenak, hurrengo ekitaldietako emaitza positiboekin konpentsatu ahal izango direnak): Finantza entitate laguntzaileak eta Herritarren Arretarako Bulegoak.

Aurkezteko epea

Urtero. Aitorpen-likidazioaren xede den ekitaldiaren hurrengo urteko lehen hiruhileko naturalaren barruan.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Araudia

5/1998 Foru Araua, azaroaren 10ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergak ordaintzeari buruzkoa (PDF)

115/1999 Foru Dekretua, abenduaren 21ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergak ordaintzeari buruzko 5/1998 Foru Araua, azaroaren 10ekoa, garatzen duena (PDF)

867/2000 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, telekomunikazioetako operadoreek udal zergen behin betiko aitorpen-likidazioa egiteko erabiliko duten 890 eredua onartzen duena (PDF)