Epez kanpo al nago?


Urteko Aseguru Primen gaineko Zergaren aitorpenak (430 eredua eta 480 eredua) aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.

Ez badu egiten, Foru Ogasunak hori erregulatzea eskatu ahal izango dio kuotaren %150era bitarteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitorpena internet bidez edo paperean aurkez daiteke. Modalitate horiek Aseguru Primen 430 ereduan edo 480 ereduan kontsulta ditzakezu.

Aitorpena finantza entitate laguntzaileetan aurkeztu behar da; eta egin beharreko sarrera, hileko aitorpenaren kasuan, aurkezteko une horretan bertan egingo da.

Aitorpena epez kanpo aurkezteagatiko errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzultzekoa edo negatiboa (0 emaitzarekin) atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:
6 hilabete arteko atzerapenari sartu beharreko kuotaren gaineko %5eko errekargua aplikatzen zaio.
6 hilabetetik urtebete arteko atzerapenari %5eko errekargua + berandutza interesak aplikatzen zaizkio.
Urtebetetik gorako atzerapenari %10eko errekargua + berandutza interesak aplikatzen zaizkio.

Aitorpenaren emaitza negatiboa bada:
2005eko uztailaren 1aren aurreko aurkezpen epea duten aitorpenak: 90,15 euroko isuna.
2005eko uztailaren 1aren ondorengo aurkezpen epea duten aitorpenak: 100 euroko isuna.