480 Aseguru Primen gaineko Zergaren urteko aitorpen laburpena

Nork aurkeztu behar du?

Aseguru etxeek, zerga honek kargatzen dituen eragiketak egiten dituztenean.

Zer aitortzen da?

Urte naturalean zehar egindako zergari lotuta eta salbuetsi gabe dauden aseguruko eta kapitalizazioko eragiketak naiz salbuetsitakoak aitortzen dira.

Aurkezteko modalitateak

  • Internet: Gipuzkoatariatik egindako transmisioaren bitartez, Derrigorrezkoa hainbat kolektiboentzat. Emaitza “ordaintzeko” bada, helbideratu egin behar da.
  • Papera: 480 inprimakia betez eta aurkeztuz.

Aurkezteko lekuak

Paperean egiteko:

Internetez egiteko:

  • Transmisioa behar bezala egin denean aurkezteko betebeharra betetzat hartuko da.

Aurkezteko epea

Hurrengo urteko urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan aurkeztuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, nahikoa da aitorpena aurkezteko.

Programak

Dagokion programa sakatu, berori eskuratzeko.

Araudia

70/1997 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga araudia 13/1996 Legean, abenduaren 30ekoan, Zerga, administrazio eta gizarte alorreko neurriei buruzkoan emandako Aseguru Primen gaineko Zergari dagokionez emandako xedapenetara egokitzen duena (1997-11-4ko GAO) (PDF)

994/1998 Foru Agindua, azaroaren 23koa, 480 eredua onartzen duena, eta aldaketak sartzen dituena 641/1997 Foru Aginduan, abuztuaren 20koan, hain zuzen, 420 eredua onartzekoan (1998-11-30eko GAO) (PDF)

Informazio interesgarria

Aseguru Primen gaineko Zergari dagozkion hileko sarrerak 430 inprimakiaren (PDF) bitartez aurkeztuko dira.