Aseguru primak

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Aseguru Primen gaineko Zerga teknika aktuarialean oinarritutako aseguruko eta kapitalizazioko eragiketak kargatzen dituen zeharkako tributua da. Aseguru entitatea izaten da Aseguru Primen gaineko Zergaren Subjektu Pasiboa.

Oinarri ezargarria zehazteko Zerga horri lotuta ez dauden edo horretatik salbuetsita dauden eragiketak izan beharko dira kontuan:

  • Ez dira horri lotuta egongo Gizarte Segurantzako Erregimen Berezietarikoren baten kudeaketaz arduratzen direnak.
  • Salbuetsita egongo dira aseguratuaren aurreikuspen-planekoak, osasun laguntza eta gaixotasunekoak, salgaien edo bidaiaren nazioarteko garraioarekin erlazionaturikoak bezalako eragiketak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Aseguru Primen gaineko Zerga exijituko du arrisku edo konpromisoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan dagoenean.

Zerga hori aseguru entitateek kargatzen den aseguruak kontratatzen dituzten pertsonei jasanarazi behar diete osorik.

Zerga horrekin erlazionaturiko ereduak honakoak dira:

430 Aseguru Primen gaineko Zergaren hileko aitorpen-likidazioa
Aseguru entitateek aurreko hilean Zergari lotuta eta salbuetsi gabe zeuden eragiketak egin dituztenean Aseguru Primen gaineko Zergaren hileko aitorpena aurkezteko erabili beharreko eredua.

480 Aseguru Primen gaineko Zergaren urteko aitorpen laburpena
Aseguru entitateek ekitaldi guztian Zergari lotuta eta salbuetsi gabe zeuden nahiz Zergatik salbuetsitako eragiketak egiten zituzten Aseguru Primen gaineko Zergaren urteko laburpena aurkezteko erabili beharreko eredua.