BEZaren hileko itzulketa erregimen berriaren ezaugarriak

  • Borondatezko erregimena da, eta subjektu pasiboak eskatu behar du BEZaren hileko itzulketen erregistroan inskribatuta.
  • Hori aukeratzen duten subjektu pasiboek hilean likidatu behar dute BEZa, eta bide telematikoz bakarrik aurkeztu behar dituzte autolikidazioak.
  • Itzulketa banku transferentziaz bakarrik egiten da, subjektu pasiboak itzulketa eskaera bakoitzean horretarako adierazten duen kontuan.

Zergaren autolikidazioa aurkezteko epe berberaren barruan, eta bide bera erabilita, 340 eredua ere aurkeztu behar da, BEZaren erregistro liburuetan likidazio aldi bakoitzeko jasotako eragiketen aitorpen informatiboa. Zergaren likidazio aldiko azken egunera arte jasotako datuak bildu behar ditu aitorpen horrek. 330 edo 353 eredua aurkeztuko da lehenik, eta 340 eredua gero.