BEZaren Berehalako Informazio Hornidura

1. oharra - 2025eko azaroaren 27an, sii.egoitza.gipuzkoa.eus azpi-egoitzako kriptografia-algoritmoak egokituko dira. Egun horretatik aurrera, web zerbitzuen bidezko bidalketek gutxieneko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Konexioa ezartzeko komunikazio-protokoloak gutxienez TLS1.2 izan beharko du.
  • Cipher suite modernoen erabilera gomendatzen da, hala nola ECDHE-RSA-AES128-GCM-SHA256 TLS1.2 protokoloarentzat.
  • Horrez gain, sistema guztiak eguneratuta izatea gomendatzen da, plataforma segurtasun-estandar berrienetara egokitzen joango baita.

Eskertuko litzateke sistemak aurrez berrikustea, aipatutako dataren ondoren web zerbitzuen bidezko bidalketek eragina izan dezaketelako.
Probetarako ingurunea dagoeneko erabilgarri dago baldintza horiekin. 

2. oharra- Azken arau aldaketen ondorioz, balidazioak eguneratu arte sortutako gorabehera teknikoak kontuan hartuko dira fakturazio erregistroen hornidura epea zenbatzeko.

TicketBAI-BIH

TicketBAI sistemak eragina izango du BIHra behartuta daudenengan.

TicketBAI betebeharrak ez du salbuesten BIH betetzetik. Hala ere, TicketBAI bidez bidalitako datuek BIHn egindako faktura liburuarekin soilik bat datozen eremu berberak betetzen dituztela ulertuko da. Egindako fakturen gainerako datuak, bete ez badira, BIH betetzeko ezarritako epeetan bete beharko dira, horretarako gaitutako web zerbitzuaren bidez. Gainerako liburuei buruzko informazioa bidaltzen jarraitu beharko da.     ​​


* Ohiko galderak:  BIH - TICKETBAI betetzea (PDF) 2024.06.12an eguneratua

BIH - Kontsultak eta formularioak 

Laguntza zerbitzua, liburuak GFAren Egoitza Elektronikoaren (BIH) bidez eramaten dituzten zergadun jakin batzuentzat.