Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?

Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkeztu ondoren (300 ereduan, 308 ereduan, 309 ereduan, 310 ereduan, 320 ereduan, 330 ereduan, 341 ereduan, 347 ereduan, 349 ereduan, 370 ereduan, 390 ereduan, 391 ereduan edo 392 ereduan), zergadunak aurkeztutako aitorpenean akatsak edo ez egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendu bat jaso gabe, borondatez erregulatzea eska dezake.

Aitorpen zuzentzaile edo osagarrien aurkezpena:


Epe barruan aurkeztutako aitorpenetan: aitorpen zuzentzaileak aurkeztu daitezke ordaindu edo itzultzeko tramiteak hasi ez diren bitartean. 
 

Epez kanpoko aitorpenetan: aitorpen osagarriak aurkeztu daitezke emaitza ordaintzera baldin bada. Bestelako kasuetan, idatzi bat aurkeztu behar da aldaketa eskatuaz, ZergaBidea plataforman IDAZKIAK atalean sartuaz.

 

Ordaintzera diren aitorpenetan ondorengo errekarguak aplikatzen dira:      
Sei hilabete arte: %5eko errekargua      
7. hilabetetik urtebete arte: %5eko errekargua + berandutza interesak      
Urtebetetik gora: %10eko errekargua + berandutza interesak