200 Sozietateen gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga (establezimendu iraunkorrak)

Hemen aurkezten diren datuak 2018.urteko Sozietateen gaineko Zergaren eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenari buruzkoak dira. Aitorpen hori 2019. urtean aurkeztu behar da.

Nork aurkeztu behar du?

  • Sozietateen gaineko Zergaren subjetu pasibo guztiek 
  • Ez- egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak (establezimendu iraunkorrak eta, atzerrian eratuak izanik eta Gipuzkoan presentzia edukita, errentk esleitzeko araubidean dauden entitateak), baldin eta abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarenak, ezarritakoagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari tributatu behar badiote.

Zer aitortzen da?

Aitorpenaren xede den ekitaldian lortutako errenta, honen jatorria edo sorburua edozein dela ere. Bidezko frogagiri bidez egiaztatu beharko da.

Aurkezteko modalitateak

  • Modalitate telematikoa Zergabidea web plataformaren bidez.
  • Modalitate telematikoa Gipuzkoatariaren bidez Lurralde Erkideko araudiaren menpe dauden zergadunentzat (Nafarroa izan ezik).

Aurkezteko epea

  • Aitorpena 25 egun naturaleko epean aurkeztuko da, zergaldia amaitu ondorengo sei hilabeteetatik aurrera.

Zergaldia 2018ko abenduaren 31n amaitzen bada, aitorpena aurkezteko epea 2019ko uztailaren 1tik 2019ko uztailaren 26ra arte luzatuko da.

Inprimakiak

PDF artxibo hau, inprimatuta, EZ da nahikoa aitorpena aurkezteko. Are gehiago, Administrazio aurrean horrelako aurkezpenak ez du inongo baliorik izango

Araudia

Ereduak onartzen dituen Foru Agindua

2018/12/31ean indarrean dagoen araudia

Informazio interesgarria

  • Laguntza programak Gipuzkoako araudiaren pean dauden entitateek bakarrik erabili ditzakete.

Kanpainaren nobedadeak

Nobedadeak zerga-araudian