Nola zuzendu aurkeztutako aitorpena?


Fabrikazio Zerga Berezien aitorpenak aurkeztu ondoren, zergadunak bertan akatsak edo ez-egiteak antzematen baditu, ildo horretan Foru Ogasunaren errekerimendurik bat jaso gabe, borondatez erregularizazioa eska dezake.

Akatsak edo ez-egiteak izan daitezke:

  • Foru Ogasunaren kalterako: etekinen bat ez sartzeagatik, etab.
  • Zergadunaren kalterako: Etekinak behar ez den moduan sartzeagatik, etab.
  • Informazio izaerakoak.
     

Prozedura

  • Idatzi bat aurkeztuko du  norbere burua identifikatuz eta zuzenketaren arrazoia azalduz. Idatziari, frogagiria erantsiko zaio.
  • Inprimaki ofiziala (Zerga Berezien 500, 503, 504, 506, 507, 508, 509, 510, 511, 517, 518, 519, 520, 524, 551, 553, 554, 555, 557, 558, 561, 562, 563, 566, 570, 572, 580, 590, DCC eredua, KAR eredua, SCP eredua, SGA eredua edo SGP eredua) ez da bete eta aurkeztu behar.
  • Zerga egoera erregularizatzeak diru sarrera egin beharra badakar, ordainketa hori ez da idatzia aurkezterakoan egingo.
  • Zuzenketarako eskaera aztertu ondoren, Zerga Berezien Atalak aitorpena berrikusi eta behin-behineko likidazioa egingo du; eta zergadunari bidaliko dio ordaintzeko, konpentsatzeko edo itzultzeko irten zaion emaitza adieraziz.
     

Emaitza

Foru Ogasunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, zergadunak ordaindu beharko duen zorra zuzenketa egitean izandako atzerapenaren araberakoa izango da:

  • Borondatezko epearen ondorengo 6 hilabeteetan, % 5eko errekargua aplikatuko zaio ordaindu beharreko kuotari.
  • 7. eta 12.hilabeteen artean, % 5eko errekargua aplikatuko da, gehi berandutze-interesak.
  • Urtebete baino gehiago % 10eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutza interesak.
     

Zergadunaren kalterako akats edo ez-egiteak zuzentzen badira, Foru Ogasunak zergadunari itzuliko dio sartu beharrik ez zuen zenbatekoa.