Epez kanpo al nago?


Fabrikazio Zerga Berezien aitorpenak aurkezteko epea amaituta ere, zergadunak bere borondatez epez kanpo aurkez dezake, baldin eta, behartuta egon arren, aitorpena bere garaian aurkeztu ez badu.
Horrela egin ezean, Foru Ogasunak zerga egoera erregularizatzera behartu dezake, zerga kuotaren gainean %150 arteko zigorra ezarriz.

Aurkezteko modalitateak

Aitortzeko modalitateak eta lekuak Fabrikazio Zerga Berezien eredu hauetan kontsulta daitezke: 503 eredua, 504 eredua , 506 eredua, 507 eredua, 508 eredua, 509 eredua, 510 eredua, 511 eredua, 517 eredua, 518 eredua, 519 eredua, 520 eredua, 524 eredua, 551 eredua, 553 eredua, 554 eredua, 555 eredua, 557 eredua, 558 eredua, 560 eredua, 561 eredua, 562 eredua, 563 eredua, 566 eredua, 570 eredua, 572 eredua, 580 eredua, 590 eredua, DCC eredua, KAR eredua, SCP eredua, SGA eredua edo SGP eredua

Errekarguak, berandutza interesak eta zigorrak aitorpena epez kanpo aurkezteagatik

Zergadunak aurkezten duen autolikidazioa Gipuzkoako Foru Ogasunak aztertuko du, eta bere emaitzaren arabera, hau da, itzultzeko edo ordaintzeko atera den, zerga zorraren beste osagai batzuk likidatuko ditu aurkezpenean izan duen atzerapenagatik.

Aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada:

  • Borondatezko epearen ondorengo 6 hilabeteetan, % 5eko errekargua aplikatuko zaio ordaindu beharreko kuotari.
  • 7. eta 12.hilabeteen artean, % 5eko errekargua aplikatuko da, gehi berandutze-interesak.
  • Urtebete baino gehiago % 10eko errekargua aplikatzen da, gehi berandutza interesak.

Aitorpenaren emaitza itzultzekoa edo negatiboa bada: 

  •  100 euroko isuna.