SILICIE 

OHARRA SILICE 2.0 BERTSIOA:

2025. urteko lehen seihilekoko kontabilitatea:
SILICIE kontabilitate formatua mantentzen da, abenduaren 4ko 578/2019 Foru Aginduan, fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen kontabilitatea eramateko betebeharra arautzen duen, ezarritako baldintzetan, 2024ko abenduaren 31ra arte indarrean zegoen idazketan. SILICE kontabilitatea ezin izango da bidali 2.0 bertsioaren formatuan.

2025. urteko bigarren seihilekoaren kontabilitatea: 2025eko uztailaren 1etik aurrera, 2.0 bertsioaren formatuaren arabera hornituko dira kontabilitate-idazpenak egoitza elektronikoaren bidez. Aurkeztu beharreko irekiera-adierazpena 2025eko uztailean egin beharko da, 2025eko uztailaren 1.ko izakinen buruzko informazioa jasoko du.

Zer da SILICIE?

Foru Ogasunak Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema berri bat ezarri du, bat etorriz Zerga Berezien Araudiko 50. artikuluarekin.

2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez eramango da Zerga Berezien xede diren produktuen kontabilitatea eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaiena. Horretarako, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornituko dira.

Dena den, data honetatik hastea borondatezkoa izango da, eta 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, berriz, derrigorrezkoa. Hori dela eta, 2021eko urtarrilaren 1etik hastea hautatzen dutenek honako hau bete beharko dute:

  1. Kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eraman behar duten establezimenduek 2021eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean bidali ahal izango dituzte 2020. urteari dagozkion kontabilitate idazpenak.
  2. 2020ko abenduaren 31ra arte, aurreko paragrafoan xedatutakoari heltzen diotenek Zerga Berezien Erregelamenduko 50. artikuluak 2019ko abenduaren 31n indarrean duen idazkerari jarraituz bete beharko dituzte artikulu horretan jasotzen diren kontabilitate betebeharrak, bai eta erregelamendu horren 44. artikuluko 5. apartatuan aurreikusitako aitorpena aurkeztu ere.
     

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan berariazko sarbide bat jarriko da, betebeharra errazago bete ahal izateko.

Berrikuntza nagusiak

  • Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiko Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzearen bidez.
  • Hornitu beharreko kontabilitateko idazpenen edukia definitzen da, bai eta aurkezteko era, epeak eta prozedurak ere.
  • Dokumentazio teknikoa argitaratu da.
  • Dokumentazio teknikoaren atalean kontsulta teknikoak egiteko postontzia argitaratu da. 
  • Web zerbitzuen bidez proben ingurunea sortu da. 
  • Urtarrilaren 13tik aurrera, eskuragarri daude kontabilitateko idazpenak elektronikoki hornitzeko web zerbitzuak.
  • Argitaratu da 650/2019 Foru Agindua, abenduaren 26koa, SILICIEaren bidez fabrikazioko zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko obligazioa betetzeko gizarte-lankidetzaren baldintzak onartzen dituena.

Obligaziodunen kolektiboa

Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko betebeharra izango dute honako establezimendu mota hauen titularrek:

  • Fabrikak
  • Zerga gordailuak
  • Zerga-biltegiak
  • Jasotze-gordailuak
  • Ozpin fabrikak

Kontabilitatearen xedea

Kontabilitateak Zerga Berezien xede diren produktuen izakin, mugimendu eta prozedura guztiak islatu beharko ditu, eta, hala badagokio, horiek eskuratzeko beharrezko lehengaienenak ere bai, biltegiratzeagatik, fabrikatzeagatik edo zirkulazioagatik sortutako ezberdintasunak barne.

Kontabilitatea lantzeko erak

Zerga Berezien kontabilitatea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez lantzeko, honela egin ahal izango da:

  • Zuzenean egoitza elektronikoan (arau orokorra)
  • Establezimenduetako titularrek, kasuan kasu, izan dezaketen euskarri informatikoko kontabilitate-sistemaren bidez (aukerakoa)

Izena emateko eta eskaerak egiteko formularioak

  • Euren kontabilitate sistema informatikoa dutenek horren bidez kontabilitatea eramateko hautua (SILICIE)
  • Euren kontabilitate sistema informatikoa dutenek horren bidez kontabilitatea eramateari uko egitea
  • Kontabilitatea egoitza elektronikoaren bidez eramateko hauta, horretara behartuta ez daudenen aldetik
  • Kontabilitatea egoitza elektronikoaren bidez eramateari uko egitea, horretara behartuta ez daudenen aldetik
  • Kontabilitatea paperezko liburu foliatuen bitartez eramateko eskaera

Formulario hauek aurkeztu behar dira gure egoitza elektronikoaren bidez Zergabidean, eta bertan aurkituko dituzue  ibilbide hau jarraituz “Idatziak>Zerga bereziak eta ingurumen tributuak>eskaerak”.