Alkohola eta edari alkoholdunak, hidrokarburoak eta tabakoa

Zergaren deskripzioa eta ereduak

Fabrikazio zerga bereziak zeharkako zergak dira, eta kontsumo espezifikoen gainean aplikatzen dira. Ondasun jakin batzuek fabrikazioa, inportazioa eta, hala badagokio, beren barruko lurralde eremuko sarrera zergapetzen dituzte fase bakarrean.

Zehazki, fabrikazio zerga bereziak hauek dira: alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga bereziak (garagardoaren gaineko zerga, ardoaren eta edari hartzituen gaineko zerga, tarteko produktuen gaineko zerga eta alkoholaren eta edari eratorriaren gaineko zerga), hidrokarburoen gaineko zerga eta tabako laboreen gaineko zerga.

Gainerako zeharkako zergek bezala, azken kontsumitzaileen gaitasun ekonomikoaren zeharkako adierazpena zergapetzen dute. Kontsumitzaile horiek jasaten dituzte, baina jasanarazi behar dituenak ordaindu behar ditu zerga bereziak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Fabrikazioko Zerga Bereziak eskatuko ditu zerga  horien sortzapena Gipuzkoako Lurralde Historikoan gertatzen denean.

Zerga horiei lotutako zerga ereduak honako hauek dira:

1. Aitorpen likidazioak:

561 Garagardoaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioa
Eredu hau erabili behar dute gordailuzain baimenduek, inportatzaileek, operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, edota zergadunaren ordezkariek, era honetako produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik atera, autokontsumorako erabili, inportatu edo hartzeko eragiketak aitortzeko.

562 Tarteko produktuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa
Eredu hau erabili behar dute gordailuzain baimenduek, inportatzaileek, operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, edota zergadunaren ordezkariek, era honetako produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik atera, autokontsumorako erabili, inportatu edo hartzeko eragiketak aitortzeko.

563 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa
Eredu hau erabili behar dute gordailuzain baimenduek, inportatzaileek, operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, edota zergadunaren ordezkariek, era honetako produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik atera, autokontsumorako erabili, inportatu edo hartzeko eragiketak aitortzeko.

566 Tabako laboreen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa
Eredu hau erabili behar dute gordailuzain baimenduek, inportatzaileek, operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, edota zergadunaren ordezkariek, era honetako produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik atera, autokontsumorako erabili, inportatu hartu edo urrutiko salmentetan erabiltzeko eragiketak aitortzeko

581 Hidrokarburoen gaineko zergaren aitorpen-likidazioa Eredu hau erabili behar dute gordailuzain baimenduek, inportatzaileek, operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, edota zergadunaren ordezkariek, produktuak fabrikatik edo gordailu fiskaletik atera, autokontsumorako erabili, inportatu, hartu edo urrutiko salmentetan erabiltzeko eragiketak aitortzeko

DCC KBBA Kuota bateratuen banaketaren aitorpena
Eredu hau erabili behar dute Gipuzkoako lurralde historikoan burututako jarduera guztiak hartzen dituen aitorpen-likidazio bakar bat erabiltzeko aurrez baimenduta dauden enpresek, aitortutako zenbatekoak banakatzeko.

2. Itzultze eskaerak:

506 Itzulketa eskaera gordailu fiskalean sartzeagatik
Eredu hau erabili behar dute estatuaren barruko lurralde esparruan zerga sortarazi duten fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Gipuzkoako gordailu fiskal batean sartzen dituzten enpresariek, geroago Europar Batasuneko beste estatu kide batera bidaliak izateko asmoz.

507 Itzulketa eskaera, bidalketa bermatuen sistemagatik
Eredu hau erabili behar dute, batasunaren gainerako lurralde eremura, bidalketa bermatuen sistemaren bidez fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak bidali dituzten enpresariek, itzulketa eskatzeko, baldin eta produktu horiek 503 dokumentuaren babespean zirkulatu bazuten batasuneko helmugaraino.

508 Itzulketa eskaera, urrutiko salmenten sistemagatik
Eredu hau erabili behar dute zerga sortarazi duten fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuak Batasunaren gainerako lurralde eremura bidali dituzten enpresariek, urrutiko salmenten sistemaren bidez.

524 Alkoholaren eta Edari Alkoholdunen gaineko Zerga Berezien itzulketa eskaera
Eredu hau erabili behar dute alkoholaren eta edari alkoholdunen gaineko zerga bereziak itzultzeko eskaera egin nahi duten ustiapen industrialen titularrek, bestelako produktuak lortzeko prozesuetan alkohola eta edari alkoholdunak erabiltzeko baimena dutenean.

572 Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziaren itzulketa eskaera
Eredu hau erabili behar dute erregai eta karburante jakin batzuk erabiltzeko baimena duten ustiapen industrialetako titularrek, urontzien titularrek eta itzulitako merkantzien jabeek kontsumitutako produktuen ondorioz jasandako kuoten itzulketa eskatzeko.

590 Esportazioak edo igorpenak eragindako itzulketa eskaera
Eredu hau esportatzaileek erabili behar dute zerga bereziei lotutako produktuen esportazioak eragindako itzulketa eskatzeko; edota, zergari lotu gabeak izanda ere, horrelakoak hartzen dituzten edo zuzenean zein zeharka kontsumitu dituzten produktuek eragindakoa eskatzeko.

3. Eragiketen aitorpenak:

553 Ardoaren eta edari hartzituen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute ardoaren eta edari hartzituen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

554 Alkohol fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute alkohol fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

555 Tarteko produktuen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena tarteko produktuen gaineko zergan
Eredu hau erabili behar dute tarteko produktuen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

557 Edari deribatuen fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute edari deribatuen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

558 Garagardoen fabrika eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute garagardo fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

570 Hidrokarburoen fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute hidrokarburo fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

580 Tabako laboreen fabriketan eta gordailu fiskaletan egindako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute tabako laboreen fabrika eta gordailu fiskalen titularrek, bertan egindako eragiketak aitortzeko.

4. Gasoleo profesionala eta nekazaritzakoa:

KAR Gasolio profesionala - urtean egindako kilometroen aitorpena 
Eredu hau erabili behar dute Hidrokarburoen gaineko Zerga zati batean berreskuratzeko eskubidea duten ibilgailuen titularrak, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen arabera. 

SCP Norbere kontsumorako instalazioetan egindako gasolio horniduren itzulketa eskatzeko euskarri magnetikoa eman izanaren frogagiria
Eredu hau erabili behar dute norbere karburantea kontsumitzeko instalazioak dauzkatenek, bai eta gasolio profesionalaren itzulketa jaso nahi dutenek ere, betiere abenduaren 28ko 38/1992 Legearen  52.bis artikuluan aipatutako kasuetan.

SGA Nekazari eta abeltzainek gasolioa erosteagatik jasandako Hidrokarburoen gaineko Zergaren itzulketa berezia
Gasolioa eskuratzean nekazariek eta abeltzainek erabili beharreko eredua, gasolioa eskuratzeko nekazaritzan eta abeltzaintzan jasandakoa Hidrokarburoen gaineko Zerga itzultzeko prozedura ezartzen duen martxoaren 26ko 130/2024 Foru Aginduaren arabera.

SGP Gasolio profesionalaren erroldan izena emateko eskaera orria
Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 52.bis artikuluan aipatutako kasuetan gasolio profesionalaren itzulketa berezia jasotzea ahalbideratuko duen erroldan agertu nahi dutenek aurkeztu behar dute.

5. Zirkulazio-agiriak:

501 Larrialdiko Agiri Laguntzailea
Eredu hau erabiliko da kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean, eta haren helburua izango Batasun barruko zirkulazioa babestea zirkulazioa etendura erregimenean egiten denean. Produktuak zirkulazioan jarri aurretik, sistema zergatik ez dabilen eta, ezagutzen bada, zenbat deboran ez den ibiliko, jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Finantza Departamentuari.

503 Zerga Bereziei lotutako produktuen agiri laguntzaile erraztua
Eredu hau erabili behar dute, batasunaren gainerako lurralde eremutik, bidalketa bermatuen sistemaz datozen fabrikazio zerga bereziei lotutako produktuen hartzaileek; eta baita bidalketa bermatuen erregimenean Europar Batasunaren gainerako lurraldera doazen eta fabrikazio zerga bereziei lotuta dauden produktuen bidaltzaileek ere.

504 Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasuneko gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera
Eredu hau erregistratu gabeko operadoreek erabili behar dute Fabrikazio Zerga Bereziei lotutako produktuak Europar Batasunako gainerako lurraldetik jasotzeko baimen eskaera egiteko.

510 Europar Batasuneko beste estatuetatik jasotako eragiketen aitorpena
Eredu hau erabili behar dute operadore erregistratuek eta erregistratu gabeek, Europar Batasunaren gainerako eremutik zerga bereziei lotutako produktuak jaso izanaren ondorioz sortutako zenbatekoak aitortzeko.

511 Bideko salmenten prozeduran tasa murriztuko zerga sortu duten produktuen emate orrien hileko zerrenda
Eredu hau erabili behar dute bideko salmenten prozedura erabiliz fabrikatik, gordailu fiskaletik, edo biltegi fiskaletik produktuak igortzen dituztenek edota instalazio finkoak hornitzen dituztenek, betiere zerga tasa murriztua sortu bada edo salbuespena aplikatu bazaio.

512 Hidrokarburoen gaineko Zerga. Bigarren tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda.
Hidrokarburoen gaineko Zergaren bigarren tarifako produktuen hartzaileen urteko zerrenda, produktu horien erabiltzaileak fabriken, gordailu fiskalen eta biltegi fiskalen titularrak direnean.

525 Larrialdi Barruko Agiri Laguntzailea
Eredu hau erabiliko da produktuak igortzerakoan kontrol sistema informatizatua ez dabilenean, eta haren helburua izango da barruko zirkulazioa babestea.

551 Astean luzatutako agiri laguntzaileen zerrenda
Eredu hau erabili behar dute agiri laguntzaile administratiboak, edota erraztuak egin dituztenek, aurreko astean egindako eragiketak aitortzeko.

6. Bestelakoak:

509 Gorabeheren orria
Eredu hau erabili behar dute agiri laguntzaile administratibo edo komertzialak, edota erraztuak egin dituztenek gorabehera jakin batzuk aitortzeko.

517 Marka fiskalen eskaera
Eredu hau erabili behar dute fabrikazio zerga bereziei lotutako zenbait produktu (edari deribatuak eta zigarrotxoak) suspentsio erregimenetik kanpo zirkulatu eta edukitzeko xingolak eta, hala bada, zigiluak eskatu behar dituztenek.

518 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga. Lan aitorpena
Eredu hau erabili behar dute alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, eta gordailu fiskalen titularrek, destilazio eta desnaturalizazio eragiketak aitortzeko.

519 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako gorabeheren orria
Eredu hau erabili behar dute alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, eta gordailu fiskalen titularrek, destilazio eta desnaturalizazio eragiketetan izandako gorabeherak aitortzeko.

520 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko Zerga. Lan eragiketetan izandako emaitzen orria
Eredu hau erabili behar dute alkohol eta edari deribatuen fabrikatzaileek, eta gordailu fiskalen titularrek, destilazio eta desnaturalizazio eragiketetan izandako lan emaitzak aitortzeko.

521 Alkoholaren eta edari deribatuen gaineko zerga. Hiruhilekoan hornitutako lehengaien zerrenda
Eredu hau erabili behar dute ardo-alkohola ekoizteko lehengaiak biltzen dituztenek.

548 Jasanarazitako kuoten aitorpen informatiboa
Fabrikazio zerga berezien gordailuzain baimenduek aurkeztu behar dute 548 eredua, elektrizitatearen gaineko zergan izan ezik.