2024ko BEZaren moduluak

Abenduaren 21eko, HFP/1359/2023 Agindua, (2023ko abenduaren 21eko EAO) 2024. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena. (PDF gaztelaniaz),  2024. urterako, aurreko urteko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak eta jarraibideak mantentzen dira.

Azaroaren 28ko, HAC/1347/2024 Agindua (laugarren xedapen gehigarria), (2024ko azaroaren 30eko EAO) 2025. urterako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak  garatzen dituena, eta 2024. urterako zenbait modulu aldatzen dituena.

Erregimen erraztuan tributatu beharko dute ondoko irizpideak betetzen dituzten zergadunek:

  1. Pertsona fisikoak (partikularrak) eta errenta esleipeneko erregimeneko entitateak (banatu gabeko herentziak, ondasun komunitateak,…), betiere beren partaideak pertsona fisikoak (partikularrak) badira.
  2. Erregimen erraztua aplikagarri zaien jardueraren bat egitea.
  3. Erregimen horren aplikazioari uko egin ez izana.

Enpresariak edo profesionalak erregimen erraztutik kanpo geratuko dira, baldin eta:

  1. Jarduera bakoitzarentzako ezarritako mugak gainditu badituzte.
  2. Erregimen erraztuan biltzen ez diren beste jarduera ekonomikoak egiten badituzte, honakoak salbu: nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako erregimen berezikoak edo baliokidetasun errekarguaren erregimen berezian sartuta daudenak edota arauz zehaztutako beste hainbat.
  3. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu bere jarduera enpresarial edo profesional guztientzako, nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintza jardueretarako izan ezik.
  4. Aurreko urteko sarrera bolumenak urteko 250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintza jardueratarako.
  5. Aurreko urteko ondasun eta zerbitzuen eskurapen eta inportazioetan  250.000 euroko zenbatekoa gainditu badu,  bere jarduera enpresarial edo profesional guztiak aintzat hartuta, higiezinen erosketak izan ezik.