Kanpainaren aurkezpena

Ongi etorri Balio Erantsiaren gaineko Zergaren urteko aitorpena egiteko kanpainaren webgunera. Aitorpena azkarrago eta erosoago aurkezteko eskaintzen dizugu zerbitzu hau.

2019ko aitorpena 2020ko urtarrilaren lehen 30 egunen barruan aurkeztu behar da, eta 2020 ko urtarrilaren 30ean amaituko da aurkezpen epea.

Nork aurkeztu behar du?

  • Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean egiten dituzten zergadunak: 390 eredua.
  • Jarduerak BEZaren erregimen erraztuan egiten dituzten zergadunak: 391 eredua
  • Jarduerak BEZaren erregimen orokor eta erraztuan egiten dituzten zergadunak: 392 eredua.
  • BEZaren entitate taldearen erregimen berezia aplikatzen duten zergadunak: 393 - 353 ereduak.

Zer aitortzen da?

Urte osoko datuak aitortu behar dira. Urteko ereduak (390, 391 eta 392) ekitaldiko azken aitorpen-likidaziotzat ere hartzen da. Hori dela eta, ez da beharrezkoa abenduagatik BEZaren aitorpen-likidaziorik aurkeztea (320, 322, 330 eta 353 ereduak), ezta 4. hiruhilekoagatik ere (300, 310 edo 370 ereduak).

Oharra: zigortuta dago epe barruan ez ordaintzea, nahiz eta ondorengo autolikidazio batean zergapekoek egoera erregularizatu zergaldia berariaz adierazi gabe. Hau da: baldin eta aurreko zergaldietan (aurreko hiruhilekoetan, kasu) sortutako ordainketak ondorengo zergaldi batean metatzen badira (adibidez: 4. hiruhilekoa likidatzeko egiten den urteko aitorpenean), Zergen Foru Arau Orokorrak 195. artikuluaren 7. apartatuan (PDF) jasotako zigorra jarriko da eta ez, ordea, Zergen Foru Arau Orokorrak 27. artikuluan (PDF) epez kanpo ordaintzeagatik jasotako errekargua.

Aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten ez bada zerga urraketa da, eta Zergen Foru Arau Orokorrak 202. artikuluan jasotako zigorra jarriko da.

Aurkezteko modalitateak

Oharra: ITZULTZEKO emaitza duten aitorpenak aurkezten dituztenak: Internet bidezko aurkezpenak tramitazioa azkartzen du.

Beste datu interesgarri batzuk

Kanpaina honi buruzko informazio gehiago

2019ko kanpainako berrikuntzak
Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat jarri du bere webgunean, zergadunei informatu eta BEZaren urteko ereduaren aurkezpena errazte aldera.

Itzulketen egoeraren kontsulta
ITZULTZEKO emaitza duten aitorpenen kasuan, zergadunak bere itzulketa nola dagoen kontsultatu ahal izango du.

Inprimakiak
Kanpaina honetako ereduen PDF artxiboen inprimaketak aitorpena aurkezteko balio du.

BEZaren 2019ko moduluak
Zure jarduera ekonomikoari erregimen erraztua aplikagarri bazaio, atal honetan kontsultatu dezakezu zer modulu aplikatu.

Gerorapen eta zatikapen eskaerak
Telematikoki bidalitako aiorpenaren emaitza ordaintzera bada, gerorapen eskaera interneten bidez bideratu daiteke.

Araudia
Atal honetan, kanpainan ezagutu behar duzun araudia jasota dago.

Lotutako zergak (ereduak)