Kanpainaren berriak

Gipuzkoako Foru Ogasunak atal berezi bat du web gunean, zergadunak informatzeko eta BEZaren urteko aitorpen-likidazioaren aurkezpena errazteko.

2020ko aitorpen-likidazioa 2021eko urtarrilaren lehen 30 egunen barruan aurkeztu behar da. Aurkezteko epearen azken eguna larunbatean, igandean edo jaiegun batean egokituz gero, ondorengo egun baliodunean amaituko da. 2021eko otsailaren 1ean amaituko da aurkezteko epea.

Aitorpena Internetez bidaltzea derrigorrezkoa dute  Ekainaren 28ko 320/2017 Foru Aginduan agertzen diren zergapekoak, tramitazio elektronikorako behartutako taldeak zabaltzen dituena.

Enpresa horiek eta aitorpena Internetez aurkeztea aukeratzen duten gainerako zergadunek  ZergaBidea plataforma bidez bidali beharko dute aitorpena.

ITZULTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioetan, badago ikustea zein tramitetan dagoen itzulketa. Gainera, jakin daiteke informazio edo dokumentaziorik errekeritu ote zaion eta, hala bada, errekerimendu hori ikusi.

Interneten bidez aurkeztutako eta ORDAINTZEKO emaitza duten aitorpen-likidazioen kasuan, gerorapen eta zatikapen eskaera ere Internetez egin daiteke.

Aitorpen lokidazioak

  1. Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean egiten dituzten zergadunek: 390 eredua.
  2. Jarduerak BEZaren erregimen erraztuan egiten dituzten zergadunek: 391 eredua.
  3. Jarduerak BEZaren erregimen orokorrean eta erraztuan egiten dituzten zergadunek: 392 eredua.
  4. BEZaren entitate taldearen erregimen berezia aplikatzen duten zergadunek: 393 - 353 eredua.

Maiz egiten diren galderak

Atal honetan daukazue BEZaren urteko aitorpen-likidazio laburtzaileei buruz maiz egiten diren galderak (PDF) kontsultatzeko aukera.

Zigorrak

Zigortuta dago epe barruan ez ordaintzea, zergapekoek ondorengo aitorpen-likidazio batean egoera erregularizatzen badute ere zergaldia berariaz adierazi gabe. Hau da: baldin eta aurreko zergaldietan (aurreko hiruhilekoetan, kasu) sortutako ordainketak ondorengo zergaldi batean metatzen badira (adibidez: 4. hiruhilekoa likidatzeko egiten den urteko aitorpenean), Zergen Foru Arau Orokorrak 195. artikuluaren 7. apartatuan (PDF) jasotako zigorra jarriko da eta ez, ordea, Zergen Foru Arau Orokorrak 27. artikuluan (PDF) epez kanpo ordaintzeagatik jasotako errekargua.

Aitorpen-likidazioa epe barruan aurkezten ez bada zerga urraketa da, eta Zergen Foru Arau Orokorrak 202. artikuluan jasotako zigorra jarriko da.

BEZ araudiko 2020ko aldaketak

Otsailaren 4ko 3/2020 Errege Dekretu Legea, Europar Batasuneko hainbat zuzentarau barne ordenamendu juridikoan jasotzen dituena (PDF gaztelaniaz) 

3/2020 Errege Dekretu Legearen Nobedadeak (PDF)

Bertan ondorengoa aldatzen da:

  • 2020ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin. Erreserbako izakinen salmenta edo kontsignako ondasunen salmentak: erregistro liburua eta 349 eredua (BEZaren erregelamenduko 66.1.3, 66.2 eta 3, 79., 80.1.4, 80.2,eta 80.3. artikuluak eta xedapen iragankor bakarra)
  • 2020ko martxoaren 1etik aurrerako ondorioekin.Batasun barruko ondasun emate salbuetsiak: 349 eredua (BEZaren Erregelamenduko 81.4 eta 81.5 art.ak)

  • 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.Batasun barruko garraioaren proba. (BEZaren Erregelamenduko 13.2, 13.3 eta 13.4.1 art.ak)

Apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege Dekretua, Ekonomia eta enplegua babesteko premiazko neurri osagarriak hartzen dituena. (PDF gaztelaniaz)

  • 2020ko apirilaren 23tik aurrerako ondorioekin, aldatu egin da BEZaren Legearen 91. artikuluko Bi.1 apartatuaren 2. zenbakia. Hortaz, 100eko 4ko tasa aplikatuko zaie liburu, egunkari eta aldizkariei, baita elektronikoki emandako zerbitzutzat hartzen badira ere. Horrela, desagertu egin da zerga tasei dagokienez paperezko liburuaren eta liburu elektronikoaren artean zegoen aldea.

COVID19ak eragindako aldaketak

BREXIT

2020ko abenduaren 31ra arte, Erresuma Batuak Europar Batasuneko legeria jarraituko du aplikatzen barne merkatuari, Aduana Batasunari eta politika komunitarioei dagokienez.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Erresuma Batua Europar Batasunetik kanpo geratzeak berekin dakar, besteak beste, BEZa aplikatzen den lurraldearen eta Erresuma Batuaren arteko merkantzien joan-etorriak Batasun barruko eragiketak izateari utzi eta aduanetako formaltasunen mende egotera pasatuko direla. BREXITari buruzko informazioa

Mugak araubide erraztua eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia aplikatzeko

2019ko abenduaren 28ko 18/2019 Lege-Errege Dekretuak (PDF gaztelaniaz), (2019ko abenduaren 28ko EAO), eta 2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legea (PDF gaztelaniaz), (2020ko abenduaren 31ko EAO), 37/1992 BEZ  Legearen hamairugarren  xedapen iragankorra aldatzen dituenak, 2020 eta 2021 ekitaldietarako araubide erraztuko eta Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide bereziko jardueren limiteak aldatzen ditu, magnitudeak 150.000 € tatik 250.000 €tara igotzen dituelarik.

Magnitudeak 2020 eta 2021  ekitaldietarako modu honetan gelditzen dira:

  • Araubide erraztua: aurreko lehen urteko jarduera multzo osorako –salbu nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintzako jarduerak– izandako diru sarreren bolumena 250.000 eurora igotzen da.
  • Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzako araubide berezia: aurreko lehen urteko ondasun eta zerbitzuen eskurapen eta inportazioen bolumena –salbu ibilgetuari lotutakoak– 250.000 eurora igotzen da.

Araubide erraztua. Araubidetik kanpo dauden jarduerak

Azaroaren 30eko HAC/1164/2019 Aginduan (PDF gaztelaniaz), 2020. urterako, 2019 urteko Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide berezi erraztuko moduluak eta jarraibideak mantentzen dira.