Katastroarekin lotutako ziurtagiriak


Katastroa ere informazioaren eta komunikazioaren gizartearen premietara egokitu da. Katastroarekin lotutako ziurtagiriak edo DEAk Internet bidez ere eska daitezke, Zerbitzuen eta Tramiteen apartatua erabiliz. Katastroko datuak Internet bidez bilatzeko aukerez gain eta plano partzelario guztien digitalizazioaz gain, nabarmentzekoa da Ziurtagiriak eta DEAk Internet bidez eskatzeko Zerbitzua.

Ogasun eta Finantza Departamentuak egiten dituen ziurtagirien eta DEA agirien zerrenda luzea eskura dezakezu, eroso-eroso, zure ordenagailutik. Hona bide horren abantailarik handiena: zure etxean edo zeuk aukeratutako Herritarren Arretarako Bulegoan jasoko duzu klik batean hautatutako agiria.