Bilatu eta deskargatu Hirilur Katastroko datuak 

Bilatu datuak

Abian jarriak ditugun prozesu informatikoen eta plano partzelarioen digitalizazioaren bidez ezezik, erabiltzaileak Katastroaren webguneak eskaintzen dizkion Internet bidezko zerbitzuak ere erabili ditzake Gipuzkoako lurralde historikoko ondasun higiezin bati buruzko erregistroko datuak bilatzeko.

Nola erabili behar dira katastroko datuak bilatzeko tresnak?

Erregistroko datuak bilatzeko lau bide daude: Zerbitzuak eta eskainitako informazioa, erabiltzailearen profilaren baitan daude nagusiki: Hau da, profil orokorrak –posta helbideaz edo erreferentzia katastralaren bidez egindako bilaketak– jabearen edo profesionalaren profilak baino zerbitzu mugatuagoak eskaintzen ditu.

Hirilurren Katastroan datuak bilatu:

Datuak bilatu posta helbidearen arabera
Orrialde honek aukera ematen du Katastroan sartu eta Gipuzkoako ondasun higiezin hiritarren informazio grafikoa, balio katastrala eta datu fisikoak inolako mugarik gabe kontsultatzeko.

Datuak bilatu erreferentzia katastralaren arabera
Orrialde honek aukera ematen du Katastroan sartu eta Gipuzkoako ondasun higiezin hiritarren informazio grafikoa, balio katastrala eta datu fisikoak inolako mugarik gabe kontsultatzeko.

Datuak bilatu jabearen arabera
Orrialde honek aukera ematen du finka jakin bati buruz Katastroan jasota dagoen informazio juridikoan sartu eta, norberaren ordenagailutik, ondasun higiezin horren zedula partzelarioa inprimatzeko (informazio grafikoa, fisikoa, juridikoa eta balio katastrala).

Hirilurreko Zedula partzelarioak (SOILIK profesional baimenduentzako)
Orrialde honi esker, profesional jakin batzuek zedula partzelarioak eskura ditzakete zuzenean.

Bilaketarako lau bide horiei esker eskura daitekeen informazioaz gain, informazio kartografiko zehatza lor daiteke Lurralde informazioa webgunean. Tresna honi esker, ortoargazkiak edo airetiko argazkiak eskura daitezke, besteak beste.

Hirilurren Katastroan datuak deskargatu:

Hirilur datuak (eraikinak eta lokalak)