Plano partzelarioak

 

Gipuzkoako katastroa berrikusteko prozesuan zehar (1989-2001), plano partzelario berriak prestatzeari ekin zitzaion, formatu digitalean, udalerrien kartografia abiapuntutzat harturik. 2000. urtetik aurrera plano partzelario horiek Interneten sartzen joan gara, “Map Guide” erremintaz baliatuta, eta jendearen esku jarri dira doan. 2005-2006 urtetan landalur partzelarioa sartu zen. 

2011 urtean partzelarioaren aplikazioa aldatu zen bateragarritasuna haunditzko. 2012 urtean Ukimen-nabigazio basikoa gehitu zaio, mugikor, tableta eta antzeko gailuetan erabiltzeko.

Tresna honek aukera eskaintzen du, era berean, plano partzelarioak direla medio Gipuzkoa osoan zehar nabigatu eta plano horiek jaisteko.

Plano partzelarioei esker eskura daitekeen informazioaz gain, informazio kartografiko zehatza lor daiteke Lurralde informazioa webgunean. Tresna honi esker, ortoargazkiak edo airetiko argazkiak eskura daitezke, besteak beste.

Planos Parcelarios