Bilatu eta dekargatu Landalurren Katastroan datuak

Bilatu datuak

Abian jarriak ditugun prozesu informatikoen eta plano partzelarioen digitalizazioaren bidez ezezik, erabiltzaileak Katastroaren webguneak eskaintzen dizkion Internet bidezko zerbitzuak ere erabili ditzake Gipuzkoako lurralde historikoko ondasun higiezin bati buruzko erregistroko datuak bilatzeko.

Nola erabili behar dira katastroko datuak bilatzeko tresnak?

Erregistroko datuak bilatzeko hiru bide daude: Zerbitzuak eta eskainitako informazioa, erabiltzailearen profilaren baitan daude nagusiki: Hau da, profil orokorrak –posta helbideaz edo erreferentzia katastralaren bidez egindako bilaketak– jabearen edo profesionalaren profilak baino zerbitzu mugatuagoak eskaintzen ditu.

Landalurren Katastroan datuak bilatu:

Datuak bilatu poligono eta partzela zenbakiaren arabera
Orrialde honek aukera ematen du Landalurren Katastroan sartu eta Gipuzkoako partzelen informazio grafikoa, balio katastrala eta datu fisikoak inolako mugarik gabe kontsultatzeko.

Datuak bilatu jabearen arabera
Orrialde honek aukera ematen du finka jakin bati buruz Landalurren Katastroan jasota dagoen informazio juridikoan sartu eta, norberaren ordenagailutik, ondasun higiezin horren zedula partzelarioa inprimatzeko (informazio grafikoa, fisikoa, juridikoa eta balio katastrala).

Landalurreko Zedula partzelarioak (SOILIK profesional baimenduentzako)
Orrialde honi esker, profesional jakin batzuek Landalurren Katastroko zedula partzelarioak eskura ditzakete zuzenean.

Bilaketarako hiru bide horiei esker eskura daitekeen informazioaz gain, informazio kartografiko zehatza lor daiteke Lurralde informazioa webgunean. Tresna honi esker, ortoargazkiak edo airetiko argazkiak eskura daitezke, besteak beste

Landalur Katastroan datuak deskargatu:

Landalur datuak (Erabilerak..)