Non aurkeztu behar da erreklamazio ekonomiko-administratiboa?

Pertsona fisikoa bazara eta aurkezpenak paperean egitea erabaki baduzu, erreklamazioa auzitegi bereko erregistroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko edozein erregistrotan, udaletako erregistro itunduetan edo posta-bulegoetan aurkeztu ahal izango duzu.
Pertsona juridikoa bazara edo aurkezpenak modu telematikoan egitea erabaki baduzu, erreklamazioa Zegabidearen bidez aurkeztu beharko duzu.
Erreklamazio hori Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboan aurkeztu beharko da, aurkaratutako egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Berraztertze-errekurtsoa jarri eta erantzunik jaso ez badu, erreklamazio ekonomiko- administratiboa aurkez dezake, errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igaro ondoren. Hala ere, berariazko ebazpenaren zain egon daiteke.