Zer da ziurtagiri katastrala edo zedula partzelarioa?


Katastroko datu-basean jasota dauden datuak egiaztatzen dituen agiri ofiziala da. Katastroaren Bulegoan ematen dute, interesatuak aurrez eskatuta. Ziurtagiri hau Internet bidez ere eskura daiteke, Katastroaren webgunean.

  • Zedula partzelarioak: higiezinaren azalera, erabilera (etxebizitza, lokala,…), orientazioa, balio katastrala, jabea eta abar adierazten ditu. Gainera, higiezinaren planotxo bat ere badu.

Ziurtagiri hau notarioen aurrean, erregistroetan, Herri Administrazioetan, hirugarrenen aurrean eta abar erabili daiteke.