Zer egin behar da berraztertzeko errekurtsoa jartzeko?


Pertsona fisikoa bazara eta aurkezpenak paperean egitea erabaki baduzu, idatzi bat aurkeztu beharko duzu dagozkion alegazioak eginez edozein Zerga Bulegotan edo Katastroaren Bulegoan.
Pertsona juridikoa bazara edo aurkezpenak modu telematikoan egitea erabaki baduzu, idatzi bat aurkeztu beharko duzu Zegabidearen bidez alegazioak eginez.
Idatzi hori hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita, eta errekurritutako egintza eman zuen organoari zuzenduko zaio.