Laguntza programak

Laguntza programei esker aitorpenak transmititu, grabatu eta inprimatu ditzakezu Ogasun eta Finantza Departamentuan aurkezteko.

200 eta 220 

Partikularrek eta profesionalek (aholkulariak eta gestoreak) eredu bera dute. Desberdintasun bakarra transmisioa egiteko unean agertzen da, profesionalek taldeka bidali baititzakete 200 eta 220 ereduen aitorpenak.

Zergabidea web

  • Beharkizunak: Interneteko konexioa.

Era berean, Online laguntza atalaren bitartez, zalantzak argitu eta arazoak konpondu ditzakezu. Izan ere, Ogasun eta Finantza Departamentuko informatika teknikariek zure kontsultaren aplikazioei buruz berehala emango dizkizuten azalpenak bistaratuko dituzu ordenagailuaren pantailan.

Programa horiek erabiltzen direnean, internet bidez bakarrik aurkeztu daitezke aitorpenak.

Horrez gain, laguntza programek automatikoki antzematen dituzte aurreko bertsioak, eta horietatik datuak inportatzeko aukera ematen dute.

Datuen importazioa

Aurreko ekitaldietako aitorpenen datuak inportatzeko, honela egin behar da:

Zergabidea programatik “Aitorpen berria” sortu aukeratuko dugu eta ondoren leihoaren barruan, "Inportatu aurreko lehen ekitaldiko aitorpena” hautatu behar da.
Hurrengo lehioan inportatu nahi den aitorpena aukeratuko da eta “Inportatu” botoiari eman.

Aitorpen berrian agertuko dira: aitortzailearen datuak, zerrendak, merkataritza taldeko entitateak, konpentsazioak eta aurreko ekitaldietan aplikatu gabeko kenkariak.

 

Zehaztapen teknikoak kontabilitate datuak inportatu ahal izateko

200 ereduaren programa erabiliz gero, pertsonal espezializatuak sortutako fitxategi batetik inportatu ahal izango dira kontabilitate datuak. Webgune honetan argitaratutako zehaztapen teknikoa beteko ditu beti fitxategi horrek.