Zerga kudeaketa eta aholkularitzako profesionalak

 

Zerga kudeaketan eta aholkularitzan profesional moduan jarduten duten pertsonek izaera horrekin hartu beharko dute alta zerga ordezkarien erroldan. Zerga-kudeaketako profesionalek, ahal den guztietan, modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte zerga-eredu guztiak.

Ordezkari profesional moduan alta emateko beharkizunak

  1. Sinadura elektronikoz hornitutako ziurtagiria izatea profesionalaren izenean
  2. Entitateen kasuan, legezko ordezkaritza (001-L eredu) bat izatea erregistratuta.
  3. JEZaren epigrafeetako batean (PDF) alta emanda egotea. Gipuzkoatik kanpoko profesionalek aplikazioaren bitartez igorri behar dute JEZean alta hartu izanaren ziurtagiria.
  4. Lana erantzukizunez betetzeko konpromiso idatzia (PDF) Gipuzkoatarian sinatu. Bai profesionalak bai bere langile edo laguntzaileek sinatu behar dute konpromiso idatzia.

Alta emateko prozedura (PDF) guztiz telematikoa da. Profesionalak beharkizunak betetzen dituenean, alta automatikoa da.

Zerga kudeaketako profesionalentzako aukerak

  • Profesionalaren enplegatu edo laguntzaileak izendatzea (PDF). Pertsona horiek profesionalak dituen bezeroen izenean jardun dezakete. Alta guztiz telematikoa da. Enplegatuek edo laguntzaileek sinadura elektronikoz hornitutako ziurtagiria eduki behar dute alta berresteko (PDF).
     
  • Profesionalentzako berariazko ordezkaritzak
     
    • 001-RP  Datuak eskuratzeko, Pertsona fisikoen errentaren, Ondarearen edo Fortuna handien gaineko aldi baterako elkartasun zergak aurkezteko, eta eredu horien aurkezpenaren ondorioz sortzen diren zenbatekoen gerorapena edo zatikapena eskatzeko. Urte osoan eska daiteke eta sinadura elektronikoaren edo eskuz egindako sinaduraren bidez lor daiteke.  
    • 001-MP Jarraian zerrendatutako zerga-ereduak eta eskaera puntualak telematikoki aurkezteko aukera ematen du. 001-MP ordezkaritza lortzeko baldintzak 001-P ordezkaritzarako baino txikiagoak dira. 001-P ordezkaritzak zerga-eredu guztiak aurkezteko aukera ematen du. 001-MP eredua (PDF). 
       

Finka administratzaileak: