Kontabilitate informazio hornidura Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia

 

Zergaren xede diren produktuen kontabilitatea eramateko edo izakinen erregistroa aurkezteko betebeharra Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez beteko da, hauetako bide bat erabilita:

  • Web zerbitzuak.
  • Banakako idazpenaren web-formularioa.
  • Fitxategia inportatuz.

Kontabilitateko Informazio Hornidurak, Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezi inguruan, honako betebehar hauek dakartza:

1. Fabrikatzailearen izakinen kontabilitatea: betebeharrak

Zergari lotuta diren produktuen fabrikatzailea bazara, jarduera horrengatik izakinen kontabilitate bat eraman behar duzu, honako honen arabera:

  • Kontabilitate bat eraman behar duzu jarduera garatzen duzun establezimenduan izandako izakinengatik.
  • Jarduera hainbat establezimendutan garatzen baduzu, establezimendu bakoitzeko izakinen kontabilitate bat eraman behar duzu, ezin da modu zentralizatuan eraman.
  • Izakinen kontabilitatean ez dituzu sartu behar zergari lotuta diren produktuak lortzeko beharrezkoak diren lehengaiak.
  • Izakinen kontabilitatean 2023ko urtarrilaren 1ean biltegiratuta dituzun produktu fabrikatuen izakinak sartu behar dituzu.
  • Likidazio-aldi bakoitzari dagozkion izakinen kontabilitatean, aldi horri dagozkion hasierako izakinak kontabilizatu behar dituzu.

Betebehar hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez bete behar duzu, dagokion likidazio-aldiaren hurrengo hilabetean, eta abuztua baliogabea joko da.

2023ko likidazio-aldiei dagozkien kontabilitate-idazpenak, azken likidazio-aldiari dagokiona izan ezik, 2023ko abenduan hornitu ahal izango dituzu.

2. Batasun barruko eskuratzaileen izakinen erregistro liburua. Betebeharrak.

  • Zergaren xede diren produktuen Batasun barruko eroslea bazara, jarduera horrengatik izakinen erregistro liburu bat eraman eta aurkeztu behar duzu, honako honen arabera:
  • Izakinen erregistro-liburu bakarra eraman eta aurkeztu behar duzu zure jarduerarengatik, baita hainbat establezimendutan garatzen baduzu ere.
  • Ez duzu izakinen erregistro liburua eraman eta aurkeztu beharrik, inskribatzeko betebeharretik salbuetsita bazaude, Batasunaren barruan egin dituzun eskurapenetan birziklatu gabeko plastikoaren pisu osoa, hilabete naturalean, ez delako 5 kilogramotik gorakoa.
  • Ez duzu izakinen erregistro-liburua aurkeztu beharrik ordaindu beharreko kuotarik ez dagoen likidazio aldietan. Salbuespen horrek ez du eraginik erregistro liburua eramateko betebeharrean.

Betebehar hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez bete behar duzu, dagokion likidazio-aldiaren hurrengo hilabetean, eta abuztua baliogabea joko da.

2023ko likidazio-aldiei dagokien erregistro-liburua, azken likidazio-aldiari dagokiona izan ezik, 2023ko abenduan aurkeztu ahal izango duzu.

Dokumentazio teknikoa

1. Web zerbitzuen deskripzio orokorra (PDF)

2. Arauak eta baliozkotzeak (PDF)

3. Taulen zerrendak (PDF)

4. Produkzio ingurune errealeko informazioa (PDF)

5. Probetarako jarraibideak (PDF)

Araudia

152/2023 Foru agindua (PDF)